Loading...

Shakespeare - Sonetoak. Zeru Horren Infernuak. Trailerbook.

1,219 views

Loading...

Loading...

Rating is available when the video has been rented.
This feature is not available right now. Please try again later.
Published on Jan 30, 2015

WILLIAM SHAKESPEARE - SONETOAK
Zeru horren infernuak

Liburua - 344 orrialde + 2 CD Audio
23 doinu – 154 errezitatu
Bertsioa eta iruzkinak: Juan Garzia Garmendia
Azala eta ilustrazioak: Koldobika Jauregi
Musika: Joxan Goikoetxea

Shakespeareren lanen bertakotze-maila omen da kultura baten garapenaren neurrietariko bat. Shakespeareren Sonetoak lirikaren gailurrik bikainenetarikotzat jotzen dira, eta kultura-gertakari handitzat hartzen da obra hori beste hizkuntza batera ekartzeko saio bakoitza.

Juan Garzia Garmendia literatura-itzultzaileak aspalditik jardun du buru-belarri Shakespeareren sonetoak euskarara egokitzeko ahaleginean. Hogei bat urtez landu eta orraztu ditu, behin eta berriro,154 sonetoak eta beste hainbeste argibide-iruzkin ere gehitu, irakurleari bidea errazteko. Horrenbestez, Sonetoen edizio eder bat apailatu da 2014 urtean, sortu berri den Mikel Laboa Katedraren bultzadaz eta laguntzaz.

Shakespeare euskaraz biziberritzea Oihenart biziberritzea ere bada, edo Etxeberri biak, edo Lauaxeta, Lizardi zein Lazarraga, eta are Leizarraga, Aresti nahiz Atsular. Juan Garziak horienean jo du atea kox-kox, baina ez gutxiago Bernat Etxepareren erritmo-errimetan edo ahozko tradizioko ereduetan, bertsolaritza zaharrean edo orainagoko idazle nahiz itzultzaileen ekarrietan. Soneto hauek irakurri-entzun ahala, gure kultura literarioaren soinutxo hori atzematen da, kultura unibertsalarekin parez pare mintzatzen jarria.

Sortu berritan heldu zion Mikel Laboa Katedrak proiektu honi, testuarekin batera euskal kulturako bestelako arte-hizkuntza batzuk ere hitzezko hizkuntzaren jai honetara gogatzeko ametsaren atzetik.

Sonetoek soinua eskatzen dute, barne zein kanpoko ahots bat. Euskal poesian, soneto edo hamalaudun deritzon moldeak ez du izan forma finkorik, eta tradizio sendoagoa duten hizkuntzetako bertso-lerro estandarrak berak ere –pentametro janbikoak, endekasilaboak– ez du baliokide garbirik euskarazko olerkigintzan. Obra bakar batek ezin ditu bete, jakina, hutsune horiek guztiak, baina bai eredu bat eskaini, Shakespearerek zerabilen moldetik hurbilena. Errezitazioak, beraz, oso leku garrantzitsua du gure egitasmoan, bolumen handiko corpus bat eskaintzen baitio euskal belarriari forma horretara ohitu dadin.

Errezitazioen soinu-hartze gehienak eta lehenak Donostiako EHUko Carlos Santamaria eraikinean egin ziren. Bilbon ere izan ginen, Bilbo Zaharra euskaltegian. Bai eta Iruñean ere, Zaldiko Maldiko elkartean. Gasteizen, berriz, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Tartean, Luhusoan, Ximun Haran zenaren etxekoek hartu gintuzten beren lagunarte goxoan. Gainerakoak tantaka grabatuak dira, Hernanin gehienak, Aztarna estudioan, eta han-hemenka gainerakoak.

Ezin liteke hitzez adierazi nolako jarrera bihotz-zabala jaso dugun inoren atean ahots eske jo dugun bakoitzean. Gutxi dira hor halako lanetan eskarmentu handirik zutenak, baina kostako zaio entzuleari hala dela sinestea emaitzaren egokitasun eta are bikaintasunari erreparaturik .

Bistakoa da poesiak, eta lirikak bereziki, lotura zuzena duela musikarekin, eta bada proiektuan beste partaidetza bat, arte horretarako ere: Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu Sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri dio ahotsa, Goikoetxearen beraren musika-moldaeraz eta haren gidaritzapean. Paco Ibañez, Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo, Petti eta Amaia Azkue.

Horra zirkulua osatua: Mikel Laboaren ume direnek jarri diote soinua bardoaren hitz euskaratuei, Katedraren eta Aztarna argitaletxearen proiektuaren ekimenez. Kanta bihurturikoez gainera, bada, hala ere, doinu gehiago. Errezitazioetariko batzuk musikaz girotu eta apainduak doaz, bereziki landurik eta kantekin tarkekaturik.

Orain 20 urte bete berri duen Aztarna argitaletxeak, bere lan eta argitalpen guztietan egin izan duen moduan, arteartekotasuna bultzatu nahi du. Liburua-diskaren alderdi plastikoaz, hala, Koldobika Jauregi artista bikaina arduratu da, bai diseinuari eta bai irudiztapenari dagokionez.

Azkenik, Olaso Dorrearen Fundazioa etorri zaigu babesle, zain-adarrak hain zabaldurik abarotu ezinik genbiltzan landarea zaintzera. Eskertzekoa da eman diguten laguntza hala material nola sinbolikoa.

Bedatsaren pare loratu zaigu proiektua, letratik ahotsera eta musikara eta irudira; Shakespeare euskaraz arnasberritu da, eta euskara Shakespearez.

Nola eskertu kantari-musikari eta errezitatzaileen lana –haien artean, Paco Ibañez gurea, Mikelen xinaurri oraingoan–, hain ederki soinupiztu baitute tinta zahar betiereko hau.

Tamala Mikel Laboa haragiz gure artean ez egotea: zezelkatuko zigun lekeitioren bat, eta dastaraziko izarren hauts Letezkoa, lau haizetatik lau haizetara, lau haizetara.

http://www.aztarna.com/Shakespeare/Ze...

  • Category

  • Song

  • Artist

    • Joxan Goikoetxea
  • Album

    • Zeru Horren Infernuak
  • Licensed to YouTube by

    • The Orchard Music (on behalf of Aztarna); Muserk Rights Management, and 1 Music Rights Societies
  • Song

  • Artist

    • Joxan Goikoetxea
  • Album

    • Zeru Horren Infernuak
  • Licensed to YouTube by

    • The Orchard Music (on behalf of Aztarna); Muserk Rights Management

Loading...

Advertisement
to add this to Watch Later

Add to

Loading playlists...