Prentsa-aretoa

Estatistikak

  • YouTube-k mila milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, hots, Internet darabilten guztien ia herena. Egunero, jendeak ehunka milioi ordu igarotzen ditu bideoak YouTube-n ikusten eta, horrela, mila milioika ikustaldi sortzen dituzte.

  • AEBn, telefono mugikorrak bakarrik kontuan hartuta (tabletak alde batera utzita), 18–34 eta 18–49 adin-taldeetako erabiltzaile gehiagorengana iristen da YouTube beste edozein telebista-sare baino (irekia zein kable bidezkoa). Edukia telebistan ez bezala erabiltzeko aukera ematen du, gainera, bideoak ikusi, partekatu eta egokitu egin baitaitezke.

  • YouTube-k 88 herrialdetan baino gehiagotan kaleratu ditu tokiko bertsioak eta 76 hizkuntzatan erabil daiteke, hots, Interneteko erabiltzaileen % 95era dago egokituta.

  • Lortu informazio gehiago

Komunikabideentzako harremanetarako informazioa

Prentsak YouTube-ri egin beharreko galderak eta eskakizunak press@youtube.com helbidera bidali behar dira.