Upload

Loading...

Beranduegi (53. saioa)

195 views

Loading...

Loading...

Transcript

The interactive transcript could not be loaded.

Loading...

Loading...

Rating is available when the video has been rented.
This feature is not available right now. Please try again later.
Published on Mar 30, 2012

53. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

- Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

- Maskaradak, krisiaren atetik sartu dira berrikuntzak
"Maskaradarik ez da izanen datorren urtean Zuberoan", hala adierazi genuen hainbat hedabidek 2011ren hondarrean, jakin gabe iragarpen hori ustel bilakatzeko lehen urratsak ematen hasiak zirela Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) elkarteko zenbait kide. Emango dira, baiki, maskaradak aurten. Alde askotatik ezohikoak izango dira, eta baliteke usadiotik aldenduko diren ezaugarrietako batzuetan egotea, justuki, maskaraden iraupenaren giltzak.

Gai honen inguruko erreportajea argitaratu genuen aldizkariaren 2316 zenbakian. http://www.argia.com/argia-astekaria/...

- Laburrean: Markos Zapiain
ETAko kideek amets egiten dute nobeletan, baina Markos Zapiain horretara jarri den arte, inork ez dio erreparatu azken hamarkadetako narratiban egoskor, zerbait adierazi nahian bezala, behin eta berriz errepikatu den ezaugarri horri. Etakideen ametsak (Elkar) liburuan amets horien interpretazio zorrotz bezain freskoa egin du Bermeon laketutako irundarrak.

Irakurri elkarrizketa osoa aldizkariaren 2313. zenbakian: http://www.argia.com/argia-astekaria/...

- Deiadar 2012
Euskal Konfederazioa eta Kontseilua elkarteek deituta Deiadar manifestaldia burutuko da, larunbat honetan, Baionan. Parte hartzeko deia luzatzen digute euskaraz bizi nahi duten Lapurdiko lagun hauek; deialdi zabal honetara joateko arrazoiak eta zergatiak ematen dizkigute, irribarretsu.

- Lehiaketa
Halaber, lehiaketa berria abiatu dugu. Saritu bakarra beharrean, hiru izango dira sarituak. Oraingoan Facebooken oinarritu beharrean, email kateetan oinarrituko gara lehiaketa antolatzeko. Ondorengoa da 3 sarietako bat irabazteko egin beharrekoa:

Email kate bati hasiera eman behar diozu, eta ondorengo hiru elementuak izan behar ditu zuk idazten duzun emailak:
· Beranduegi zer den era original batean azaldu eta esan asteartero dela.
· Beranduegi.tv lotura izan behar du.
· Lagunen artean zabaltzeko deia luzatu.

Adibidez:
Aupa kuadrila! Ikusi al dezue Beranduegi Web TBa?! Beranduegi.tv-n jartzen dituzte saioak asteartero eta oso onak dira, nik behintzat gustora egiten dut barre! Ikusi eta zabaldu, ez zara damutuko!

Ez ahaztu bidaltzaileen artean multimedia@argia.com helbidea ere sartzea, guk mezua jaso dezagun. Gutako norbaiti beste bideren batetik norbaiten emaila iristen bazaio, oso positiboki baloratuko dugu, ez esatearren ia seguru irabaziko duela sari bat.

Beranduegiren espiritua ongien jasotzen duten 3 emailek emango diegu saria. Hauek dira sariak:

3. saria: Tolosako Kartingean bueltaxka 2 lagunentzat + ARGIAko egutegia + ARGIAren 3 hileko harpidetza, doan.
2. saria: Txondorra erretegian otordua 4 lagunentzat + ARGIAren egutegia + 3 hileko harpidetza.
1. saria: Gametxo Hotelean 2 lagunentzat asteburupasa + Ilimani liburu ederra + ARGIAren egutegia + ARGIAren 6 hileko harpidetza. Dena doan.

Hurrengo asteartean astean esango dugu nor den irabazlea.

http://www.beranduegi.tv
http://www.argia.com/

Loading...

When autoplay is enabled, a suggested video will automatically play next.

Up next

to add this to Watch Later

Add to

Loading playlists...