Loading...

Urkullu: "PSE eta PP ez dira bi. Bat bakarra dira"

Loading...

Loading...

Loading...

Rating is available when the video has been rented.
This feature is not available right now. Please try again later.
Published on May 8, 2011

Gaur Donostiako Trinitate plazan burutu den ekitaldi politikoan EAJ-PNVren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk adierazi duenez, "bi aste baino gutxiago dauzkagu aurrez aurre gure programak eta proiektuak aurkezteko.Baina hasi baino lehen, kanpaina aurreko gertakizunak aipatu behar ditugu. PSOEk eta PPk kanpaina hau baldintzatu nahi izan dute.
PSOE eta PP azken momenturaino egon dira Euskadiko mapa politikoa eta instituzionala baldintzatu nahian. Eta azkenean, azken minutuan, Auzitegi Konstituzionalak esan du esan duena".

Urkulluren ustez, "orain benetako kanpaina dugu aurrean. Iraganari begira baino, etorkizunari begira dagoena. Euskal gizartea bezala. Euskal gizarteak ere, aurrera begiratu nahi du, aurrera egin nahi du. Ez atzera.Hauxe da gure jarduna, gure egitekoa eta gure jarrera. Onena eman, aurrera egiteko! Onena eman Donostian, Gipuzkoan eta Euskadi osoan, denok batera aurrera egiteko.Garai berri baten atarian gaude.Eta garai berri honi onena eskaini behar diogu.Hori da gure konpromezua".

"Hemen Gipuzkoan, urtez urte, urtero, krisialdia gainditzeko planak martxan jarri dira. Gipuzkoak aurrera egiteko elkarlana martxan jarri da. Gazteen artean enplegua sortzeko planak. Industriari laguntzeko planak.Inbersioa bultzatzeko planak.Hemen Gizpukoan, Markel, Eneko, martxan egon dira planak garatzen eta planak martxan jartzen.Arazoei aurre egiten, arazoei erantzuten.Hau izan da gure jarrera, eta hau izango da, Gipuzkoan, Donostian eta Euskadi osoan. Hau da gure benetako erantzuna, Euzko Alderdi Jeltzalearena.Onena ematea.Onena emateko garaia da. Euskadiko interesak defendatzeko garaia. Ezin dugu herri hau PSE-PP itunaren eskuetan utzi. Orain badakigu honek zer suposatzen duen" gaineratu du.

Bukatzeko azaldu du baita "badakigu PSE-PP itun horretan zer dagoen idatzita. Lopezek eta Basagoitik akordioa sinatu zutenean herriz herri zabaltzeko egin zuten.PSE eta PP batzen duen helburu bakarra hori da.Beraien helburua gehiago elkartzea da.Ez dute proiekturik. Ez dute programarik. Baina elkarrekin daude.PSE eta PP ez dira bi. Bat bakarra dira".

Loading...

When autoplay is enabled, a suggested video will automatically play next.

Up next


to add this to Watch Later

Add to

Loading playlists...