ANTTON PEBETEN OMENEZ
EGINDAKO BERTSOAK
(Doinua: Habanera)
1.
Antton guretzat zu zenbat
zinen aitortu ezinez,
abitu gara kantuan,
maitasunez, bihotz minez.
Ohatzeko lo goxoan
egin nahi zenuen amets,
baina bizitza behatzen
artetik joan zaizu ihes.
Pilotari zenbat joku,
goratzarre eta promes,
lagun-minen lagun-min ta
mutil leiala zinenez
gure bihotzak eskutan
jartzen ditugu saminez.
Emandako denagatik,
eskerrik asko, bihotzez.
2.
Hain zintugun aberatsa
ta ona ezker paretan,
saskibaloi maitalea,
guretzat fina benetan.
Hemen sentitzen zaitugu
nahiz eta ez zauden bertan,
antzerki gabeko obra
zenuen bi ezpainetan.
Gogoratuko zaitugu
gure tanto guztietan,
guretzat izar bat zara
eta izar horren bueltan
segiko dugu lanean
oskarbi den egunetan
beti egongo baitzara
gu guztion bihotzetan.
Iñaki Lizaso: ahotsa.
Gorka L.P.: 2. ahotsa, gitarra, akordeoia.
Bertsoen egilea: Amaia Agirre.
Grabaketa arduraduna: Dani "Karre".
(Argazkiak Antton Pebetek jokatutako azken finalekoak dira. Villabona, 2009/VII/29 - http://www.youtube.com/watch?v=d4Z9FL53Vo8 ).
---------------------------------------------------------------
Oso ondo abestu eta jo zenuten.
rosamariperez 10 months ago
oso ondo iñaki!!!
oier92 2 years ago