Emakume batek balkoitik behera salto egin zuen. Senarrak egunero jipoitzen zuen. Umedun zegoelarik bere buruaz beste egin zuela idatzi zuten txosten polizialetan, baina etzuten idatzi gurago izan zuela alabagaia aldean eroan bizirauteko izenik aurkitu etziolako. Auzokoek diote andra ederra zela, metroa eta laurogei, itsaso begizabalak, mikatz azal leuna eta nigeria gogoratzen zuen madari gorputza zituela. Amak Endurance izena jarri zion. Endurance; eutsi. Sarritan jabeek ihes egiten diote izenari, ez diote egundo antzik hartzen.
Link to this comment:
All Comments (0)