Orain, inoiz baino gehiago, ezagutzak trukatu behar ditugu, banakako esperientziak partekatu eta gure lehiakortasuna, gizarte ongizatea eta gure ingurunearekiko erlazioa hobetuko dituzten ideiak bilakatuko diren proiektu komunak sortu.
Guztiok elkarrekin etorkizunari aurre egiteko hausnarketa estrategikoa da EcoEuskadi 2020 prozesuak lortu nahi duena parte-hartze topaketen bitartez.. Horietako lehen topaketak hiru lurralde historikoetan urtarrilaren 25 eta 26an egin zirenak izan ziren. Aurkezpen horietan proiektuaren eta Diagnosi estrategikoaren dokumentuaren lehen aurkezpenak egin ziren eta EcoEuskadi 2020ren estrategia, erronka eta diagnosia osatuko duten lerro nagusiak hausnartu zituzten.
Lehen jardunaldi horietan parte-hartze tailerrak egin ziren, zeinetan ongizate ekonomikoa, mugikortasuna, klima aldaketa eta energia, baliabide naturalen agortzea eta ongizate sistemaren jasangarritasuna aztertu ziren.
Link to this comment:
All Comments (0)