Uploaded by Multimediaeaj on May 20, 2011
"Datozen urteak oso gogorrak izango dira eta beharrezkoak izango dira zorroztasuna kudeaketan, erabateko konpromisoa hiriarekin eta elkarrizketarako nahiz donostiarrekin akordio handietara iristeko gaitasuna", azpimarratu du Eneko Goiak, Donostiako alkate izateko EAJren hautagaiak.
EAJren gobernu-modelo "zorrotz eta frogatua da Donostiak beharrezkoa duen ziklo aldaketarako benetako alternatiba bakarra". Udal gobernu sozialistaren eredua nekatuta eta agortuta dago eta beharrezkoa da "fiaskoz, agindutakoa ez betetzez eta kezko gortinez" betetako eredu hori aldatzea. "Odon Elorzaren proiektu politikoa dagoeneko Donostiaren iragana da. Etorkizunera begiratzeko garaia da", dio hautagai jeltzaleak.
Eneko Goiak dei egiten die donostiarrei "hautestontzietan mobilizazio handi bat gauzatzera" modu horretan Donostiak alkate berria izan dezan. "Bere buruari protagonismoa eman ordez hiria protagonista bihurtuko duen alkatea behar du Donostiak, euskalduna, abertzalea eta lidergo partekatuaren bitartez munduari irekita dagoen hiria eraikitzeko gai izango dena. Baina gure euskal nortasunetik abiatuta, solidaritatez, kulturan eta turismoan lider izanik, ekonomikoki lehiakorra izango dena eta guztiok gure bizitzako proiektua gauzatzeko aukera izango duguna".
Gardentasunean eta zorroztasun ekonomikoan oinarrituta, hiriaren etorkizuna bermatuko duen udal gobernu eredu berrirako aldaketa edo beti-betikoa. Donostia igandean bidegurutze garrantzitsu eta erabakigarrian egongo da. Aukera izango du hiriak "ziklo aldaketa" gauzatu eta bi hamarkadaren ondoren "agortuta dagoen gobernu sozialista gainditzeko; fiaskoz eta bete gabeko promesez betetako gobernua atzean uzteko", azpimarratu du Donostiako Udalerako EAJren hautagaiak, Eneko Goiak.
"Odon Elorzak irudikatzen duen proiektu politikoa Donostiaren iraganaren parte da jada", dio Eneko Goiak. "Iraungita dagoen proiektua da, bai edukiei dagokienez eta baita alkatea bera ere. Edukietan beti-betiko bete gabeko promesak eta kezko gortinak dira nagusi, eta alkateak berriz burua bere erretiroan pentsatzen dauka eta ez hiriaren etorkizunari begira".
"Datorren igandean, Donostiak bi alkateren artean aukeratu behar du: dagoeneko maletak eginda dituen alkatearen eta hiriaren etorkizuna lideratzeko prest dagoen alkatearean artean", azpimarratu du hautagai jeltzaleak. Bere esanetan "Datozen urteak oso gogorrak izango dira eta beharrezkoak izango dira zorroztasuna kudeaketan, erabateko konpromisoa hiriarekin eta elkarrizketarako nahiz donostiarrekin akordio handietara iristeko gaitasuna".
Zentzu horretan, Donostiako Udalerako EAJren hautagaitza da "benetako alternatiba erreal bakarra" Donostiako udal gobernuan aldaketa lortzeko. Eta erabateko "gaitasuna eta solbentzia" duen gizon eta emakumeen taldea da, "bihar goizetik bertatik hiriaren kudeaketa guregain hartzeko prestatuta gaude, donostiarrek euren konfiantza gugan jartzen badute", azpimarratu du Eneko Goiak.
Horretarako ordeam Eneko Goiak ohartarazi du beharrezkoa izango dela "hautestontzietan mobilizazio handia" egotea eta modu horretan "Donostiak datozen urteetarako behar duena lortzea: Bere buruari protagonismoa eman ordez hiria protagonista bihurtuko duen alkatea, euskalduna, abertzalea eta lidergo partekatuaren bitartez munduari irekita dagoen hiria eraikitzeko gai izango dena. Baina gure euskal nortasunetik abiatuta, solidaritatez, kulturan eta turismoan lider izanik, ekonomikoki lehiakorra izango den hiria eta guztiok gure bizitzako proiektua gauzatzeko aukera izango duguna".
Category:
Tags:
- eneko goia
- markel olano
- donostia
- san sebastian
- gipuzkoa
- iñigo urkullu
- eaj
- pnv
- eaj-pnv
- euskadi
- elecciones
- municipales
- forales
- udal
- foru
- hauteskundeak
License:
Standard YouTube License
-
0 likes, 1 dislikes
1:34
Eneko Goia Kanpainaren Amaiera Bilbonby Multimediaeaj21 views
0:42
Iñaki Azkuna Kanpainaren Amaiera Bilbonby Multimediaeaj42 views
1:53
Urkullu: "Somos el Partido de la acción, el compromiso y las soluciones"by Multimediaeaj32 views
1:55
Xabier Agirre Kanpainaren Amaiera Bilbonby Multimediaeaj31 views
6:10
Alkate ki bikhoti meri durga hare gey by Gopal Babu Goswamiby BistaPB59 views
4:17
Markel Olano eta Eneko Goia Easo Plazan.wmvby goiaeneko22 views
3:04
Adunak alkate berria dauka: Josu Amilibiaby hitzabideoak45 views
1:47
Josu Amilibia Adunako alkate berriaren lehen hitzakby hitzabideoak37 views
13:26
Mitin Mari Jaia For Alkateby sinkuartel13 views
7:05
gnari alkate ziare ak diebulu ci serigne bethio !!!.flvby touba2607109 views
4:30
Festa al kate 2by ziodeco22 views
1:46
Gehiengo absolutoz Mertxe Aizpurua alkateby bildusurbil60 views
1:12
Sanmielak 2010,Alkate Txikien botereen itzulketaby URNIETATELEBISTA43 views
2:29
San Miguel 2010, Alkate soinuaby URNIETATELEBISTA32 views
8:34
Mertxe Aizpuruaren lehen hitzak alkate bezalaby bildusurbil101 views
7:35
Alkate izendatzeko prozedura Urnietanby Aiurri22 views
1:27
alkate ordea dantzanby zazpitan72 views
4:40
bildu mariasun alkate.wmvby bildularrabetzu199 views
4:35
Igor Eguren Ordiziako alkateby ordiziakoahotsa356 views
2:55
San Marcial 2011 - Alkate Soinuaby inakigoiko161 views
- Loading more suggestions...
Link to this comment:
All Comments (0)