Euskarazetamol, Ez dok hiru Bikoteatroak DIBERTIMENTUAK izenez bataiatu duen trilogiaren azken alea da. Euskera Sencilloaren Manifiestoarekin hasi ginen eta ondoren Larruaizetara etorri zen. EUSKARAZETAMOL honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakigula.
Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin jarrita (dopatuta) gaudenean. Experimentu zientifiko bat probatu nahi dugu, gainera, mega-ikuskizun honetarako behar dugun super-euskera lortzeko: Euskaltzaindiako Liburutegian sartuta egongo gara hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola aterako digute, emanaldi egunetan autotransfusio bat egiteko. Ikusiko dugu (entzungo duzue) ea zer ateratzen den.
Konpainia /: EZ DOK HIRU BIKOTEATROA
Egilea/: Patxo Telleria
Zuzendaria /: Jokin Oregi
Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez
Hizkuntza / Euskara
Link to this comment:
All Comments (0)