Euskal Herriaren historia nafarra Aurkezpena

Loading...

Sign in or sign up now!
Alert icon
Upgrade to the latest Flash Player for improved playback performance. Upgrade now or more info.
72 views
Loading...
Alert icon
Sign in or sign up now!
Alert icon

Uploaded by on Dec 1, 2011

Nabarraldek argitaratu duen Euskal Herriko historia nafarra liburua aurkeztu da gaur Iruñean, Abarzuza liburu dendan. Ekitaldian liburuaren egile den Tasio komikigilea, Tasio Agerre Nabarraldeko lehendakaria eta Angel Rekalde, Nabarraldeko zuzendaria izan dira.

Tasio Agerrek adierazi duenez, gure historia jende gaztearengana helarazi nahi izan du Nabarraldek, horretarako erakargarria, atsegina eta irakurterraza den materiala prestatuz. Euskal Herriko historia binetetan, humorea bidelagun.

Herrialde konkistatuen berezitasun txundigarri bat desagertzeko duten gaitasuna da; Euskal Herria ez da existitzen, diosku mantra espainolak behin eta berriz. Ez zen inoiz izan. Mendetan zehar artxiboetako dokumentuak, jabetza tituluak eta parrokietako erregistroak erre zituzten. Errealitatearen eta egindako krimenen arrastorik gera ez zedin. Dorreak eraitsi zituzten, gazteluak suntsitu, eta berezko defentsak zeuden lekuan gotorleku arrotzak eraiki. Ez da ezer geratu. Gauzak horrela, gure iragana irudikatu nahi dugunean irudiak falta zaizkigu.

Fenomeno hau ez da berria: indigenak, herri minorizatuak, emakumeak... ikusezinak bihurtzen ditu historia ofizialak. Gizonek egiten dute historia. Ez emakumeek. Menperatuak baztertzeko eta marjinatzeko boterearen estrategia bat da. Erreferente historikoak desagertzen direnean kontzientzia ahultzen da; ez dago presentziarik, harro sentitzeko ikur edo narraziorik.

Zelai edo eraikinen batean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, berehala gaian aditua den norbaitek bisigodoen aztarnak, erromatarrak, musulmanak edo Martekoak direla esango du. Dena da zilegi, baskoiak direla izan ezik. Horiek ez baitziren existitu.

Bataila gogoangarriak kontatzen zaizkigunean ere (Orreagakoa, Hondarribikoa, Belatekoa, Noaingo porrota...) nafarrak desagertzen dira; arabiarrak edo frantsesak ziren. Lurralde honetan ez zen inoiz nafarrik egon, edo agian ikusezinak ziren.

Sabino Aranak "Euskadi euskaldunon aberria da" esan zuenean, Nafarroa, mendetan zehar gure lurraldea eta erresuma izan zena, desagerrarazi zuen. Baina Frantzisko Xabier Nafarroan jaio zen (ez Espainian, ez Frantzian); eta Cesar Borja famatua Nafarroan hil zuten (ez Espainian).

Historia honi irudiak jartzeko Tasio marrazkilaria pertsona aproposena dela esan du Angel Rekaldek. Bere hitzetan, Tasio oso komunikatzaile trebea da, eta bere estilo argi, sintetikoa eta ironikoak mezu garbia helarazten du. Humore puntu horrek gure iragana naturaltasunez behatzen laguntzen digu, beti ere marrazkilari nafarrak erabili duen errespetu eta maitasunarekin.

"Liburu hau gure historiarekiko jakin-nahia pizten lagunduko duten 99 pilulez osatua dago", esan du Tasiok. Komikia 18 eurotan dago salgai Nabarralden.

Liburua: Euskal Herriko historia nafarra
Egilea: Tasio
Argitaletxea: Nabarralde
Orrialde kopurua: 104
Bineta kopurua: 99
Salneurria: 18 euro

  • likes, 0 dislikes

Link to this comment:

Share to:
see all

All Comments (0)

Sign In or Sign Up now to post a comment!
Loading...

Alert icon
0 / 00Unsaved Playlist Return to active list
    1. Your queue is empty. Add videos to your queue using this button:
      or sign in to load a different list.
    Loading...Loading...Saving...
    • Clear all videos from this list
    • Learn more