Iragan ostegunean Bilborock aretoan baketen indarra nagusitu zen Gaizka Salazar (Gatibu) eta Ramiro Unceta (Lor) bateria joleen eskutik. Izan ere, musikarien hastapenak, anekdotak zein aholkuak ezagutzeko aukera eskaini zuten Jozank Topaketek. Datozen egunetan, ahotsa eta hitzak zein abesti sorkuntza eta gitarra arloetan sakontzeko aukera izango da. Musikagintzaren nondik norakoak Aiora Renteria, Xabi Fernandez, Gorka Urbizu zein Etxeren ahotik ezagutzeko aukera entretenigarria.
Lau saioz osaturiko topaketa hauek, musikari ezagunen esperientzia eta ezagutzari esker, instrumentu desberdinak aztertuko dituzte. Honetarako, Bilborock aretoak bi gune desberdin izango ditu. Baten musikariei buruzko aurkezpen multimedia emanaldiaz gain, Jabi Onaindia moderatzaileak musikarien aurkezpena eta hastapeneei buruzko elkarrizketa burutuko du. Bestean, musikari bakoitzak erakustaldi labur bat burutu eta test labur bati erantzungo diote, publikoaren galderak ere erantzun beharko dituztelarik. Azkenik, oparien zozketa izango da. Sarrera dohainik da.
Link to this comment:
All Comments (0)