Xabier Letek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944-Donostia, 2010) euskal kantagintza modernoan izan duen eragina itzela da. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea zen; horregatik, kantari askok haren hitzak erabili dituzte. Horien artean, birekin elkarlan estua izan du: Lourdes Iriondorekin eta Antton Valverderekin. Poeta nabarmena izaki, bertso zaharrak berreskuratzen ere lan handia egin zuen.
"Kantuz ehortz nezaten hiltzen nahizenian
Kantuz ene lagunek harturik airian
Kantuz ariko dira ni lurrian sartzian
Kantu frango utziko diotet mundian
Kantu egin dezaten nitaz oroitzian."
kantuzbizi 1 year ago 3