http://ehgam2010.blogspot.com/2011/11/hiesa-denon-kontua-da.html
Lea Artibaiko EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak) Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluarekin elkarlanean, Ondarroan hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetan.
Bihar, 18:00etan Alamedan 'Hiesa Denon Kontu' lelopean elkarretaratzea antolatu dute. Jarraian, Kafe Antzokian Hiesari buruzko dokumentala emango dute.
Bestalde, datorren ostegunean, abenduaren 1ean, HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta horregatik, aurreko urteetan bezala, HIESaren aurkako borroka eta seropositiboekiko elkartasuna erakusteko ekitaldi hauek antolatu dituzte.
Azkenik, eguna bukatzeko, gaueko 23:00etatik aurrera Kafe Antzokian Sexu Askapenerako jaia egingo dute, performanceak eta Dj-ekin.
Link to this comment:
All Comments (0)