Ordiziako Jakintza Ikastolako Lehen Hezkuntzan, aspalditik ekimen interesgarriak burutzen ari gara IKTen esparruan Gaur bertan, bi talde garabtu ditugu ohiko lan bat burutzen ari zirela.
Batetik, 1. mailako ikasleak (6 urtekoak) GCompris eta Tuxpaint lantzen ari zirela harrapatu ditugu. Deigarria da ikuste ikasle hauek zein naturaltasunez hartzen dituzten tresna eta aplikazioen "martingala" guztiak.
Bestetik, 6. mailako gela batean sartu gara eta hara non harrapatu ditugun bi ikasle beste gelakideei Google Sites azaltzen. Itzela iruditu zaigu ikasle hauen lana eta ikaskideen jarrera.
Hau guztia, zalantzarik gabe, Ainhitze andereñoaren meritua da. Itzela da irakasle gazte honek maila hauetako ikasleekin burutzen duen lana, baina are bikainagoa iruditzen zaigu berak daraman metodologia sortzaile eta aktiboa ikasleen jakin-mina etengabe piztuz. Zorionak guztioi!!!
Link to this comment:
All Comments (0)