VI. BERRIA Pilota Txapelketako finala Aurrera Saiaz eta Irurtzun taldeen artean jokatuko dute.
Aurrera Saiaz Tolosako eta Bidegoiango taldea da eta ostegunean lortu zuen finalerako txartela. Horretarako gogor lehiatu behar izan zen Zugarralde Burlatako taldearen kontra, Tolosan, Beotibar pilotalekuan.
Irurtzun da VI. BERRIA Txapelketako beste finalista. Larunbatean Zazpi Iturri Amezketako taldea finaletik kanpo utzi zuen, Hernanin.
Link to this comment:
All Comments (0)