Bestelako garapen baten alde. ALBOANen konpromisoa da gogor lan egitea pertsona guztiek eskubide eta aukera berak izan ditzaten. Erakundeei eta pertsona txirotuei laguntzen diegu, beren garapenaren ardura har dezaten, hala beren bizi-kalitatea hobetzeko. Mundua alda daiteke, eta aldatu egin behar da. Bestelako garapena nahi dugu, guztientzako arau zuzenagoak dituen mundu bat eta pertsona guztien ongizatea helburu dituena. Gure eguneroko zereginetan, garapena bestela ulertzen duten, beren buruaz jabetzen diren eta bestelako aukerak defendatzen dituzten pertsona-taldeei laguntzen diegu. Latinoamerikako gure erakunde kideetako ordezkarien iritzi batzuk bildu ditugu.
Link to this comment:
All Comments (0)