abenduak 21 igandea, Bidabarri Kultur Taldea, Zuiako Gau Eskola eta Zuiako Udaletxeak, Taloterapia jaialdia antolatu zuten, han egon zen www.zuialde.tk komunikabide digitala gertatzen zenaren berri emateko. Goizean goiz, 11:00etan taldetxo bat batu zen udaletxean guztia prestatzeko, taldean taldeetako jendeaz gain, Elkartzen taldeko hainbat kide ere egon ziren. Handik aurrera lana aurrera joan zen etenik gabe, jende andana bildu egin zen talo bat eta sagardo bat hartzeko prest, den dena musu-truk, han bazegoen kutxa bat antolatzaileei laguntzeko eta herriaren laguntza ekonomikoa ere izugarria izan zen. Ez zen aspertzeko unerik izan eta txikienek ere taloa egiteko aukera izan zuten, musika onaz eta jai giroaz bazkal ordura arte egon zen ondo pasatzeko aukera.
oso ona!!!!!!
segi horrela!!!!!
5 izar!!
jonmikelk 3 years ago