Uploaded by aitorrr89 on Dec 30, 2008
http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/deed.eu
Irudiak: Julio Medem-en "La pelota vasca, la piel contra la piedra"
Informazioa: wikipedia.org eta Juan Miguel Gutierrezen "Cine Vasco, Euskal Zinea"
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/39277295.pdf
Sarrera:
Euskal Herriak, urteetan zehar bizi izan duen egoera nahasia dela-eta, euskal zinearen definizio konkretu bat egitea zaila suertatzen da. Euskal zinea, hasiera batean, Euskal Herriaren muga fisikoen barnean, zazpi probientzien barnean hain zuzen, ekoiztutako filmek osatzen dutela esango dugu, bai euskarazkoak, bai eradarazkoak, bai eta film mutuak ere.
Hastapenak:
Zinematografoa 1896ko abuztuaren 6an Donostian, abuztuaren 9an Bilbon, urriaren 24an Iruñean eta azaroaren 1ean Gasteizen aurkeztu zuten.
Euskal Herrian zine mutuak obra gutxi izan zituen. Hau bereziki Euskal Herriko zazpi probintzietatik bat ere ez zelako produktora garrantzitsuen sede izan gertatu zen. Hala eta guztiz ere, geroago Bilbao Film (1915ean) edo Magna Films (Donostian, 1916an) lehen produkzio-etxeen sorrerarekin lehen film mutuak egin ziren: 1924an, Telesforo Gil de Espinarrek Edurne, modista de Bilbao filmatu zuen. 1924an Brtitainia Handian, Maurice Elvey-k, "Henry, King of Navarre" aurkeztu zuen. 1923 eta 1924 bitartean Alejandro Olavarríak Un drama en Bilbao eta geroago, 1925ean, Martinchu Perugorria en día de romeria filmatu zituen. 1925an Aureliano Gonzalezek Lolita la huerfana etab luze bat.
Garai honetan, Victor eta Mauro Azconak 1928 eta 1929 bitartean El mayorazgo de Basterretxe filmaren errealizazioari ekin zioten.
Pierre Lhande idazle lapurtarrak idatzitako MIrentxu liburuaren adaptazio librea eskaintzen dute Euskal Herri nekazal bat islatuz. Euren hitzetan En esta película se retratan, fielmente, secillas y patriarcales costumbres vascas del siglo pasado: Amor al Caserío. Pasión por el mar. Dulces idilios. Contra la avaricia y la ruindad.
Txomin Agirre idazle ondarrutarrak Garoa eta Kresala liburuetan islatzen duen espirituaren hildotik, El mayorazgo de Basterretxe filmak garai honetako fikziozko zinearen gailur kualitatiboa suposatu bazuen ere, korronte documéntala da, garaiko euskaldunen eguneroko bizitzari buruzko informazio gehien ematen duena gaur egun.
Pathe Frères, Frères Lumière, Producciones Jose Maria Martiarena edo Reportajes Mezquiriz, de última hora enpresetako langile ezezagunek filmatutako ehundaka metroetatik igaroz, Eusko Ikusgayak izeneko zortzi zintaz osatutako albistegi batetara heltzen gara. 1923 eta 1928. urteen artean filmatu zen eta Euskal folklore eta ohiturak ikus-entzunezko dokumenetu baten bidez sistematizatzeko beharra ikusten da bertan. Manuel de Intxausti izan zen irudi horien autorea, eta hurrengo urteetan aurrera jarraituko zuen dokumentalen garapenarentzat izugarrizko garantiza izan zuen, lan horrek.
Geroago, 1933an Teodoro Ernandorenak Euzkadi filma grabatu zuen, Eusko Alderdi Jeltzaleari mesede egiteko propaganda politikoko tresna bezala. Jose Antonio Agirre, Telesforo Monzón edota Ernandorena beraren mitinak ageri ziren bertan, poesiazko deskribapen paisajistiko, cultural, deportibo eta intentzio político garbia zuten imajinak, tartekatuz.
1930ean Maurice Champreux zinegileak "Au Pays des Basques" dokumentala egin zuen. Ipar Euskal Herriko folklorea, festak eta laborantza gaitzat harturik, 90 minutuko filma osatu zuen eta lehendabizikoz euskara entzun ahal izan zen soinu-banda batean. Hego Euskal Herrira Euskal arima izenarekin ezagutu zen.
Garai berdinean, Trotz Tischahuer beharginaren eskutik, Sinfonía Vasca izeneko laburmetraia estrenaitu zen Donostia eta Bilbon, Walter Ruttmann dokumentalista alemaniarrak egindako lanen hildoa jarraitzen zuen.
Zine dokumentalak, guda zibilaren garaian, indar handiagoa hartu zuen oraindik. Gudako albistegiak izenpean, garaiko Eusko Jaurlaritzaren Propaganda sailak ekoiztutakoaren antzekoak izan ziren.
Garai honetan Euskal Herriko historiaren inguruko dokumento garrantzitsuena agertu zen: Nemesio Sobrevillaren Guernika. Kalitate zinematografiko eta testigantzazko parekagaitza du eta gaur egun jasotako irurdien indarrak emozioz hunkitzen jarraitzen gaitu.
Category:
Tags:
- euskal zinea
- cine vasco
- europar zinea
- cine europeo
- basque country
- euskal herria
- pais vasco
- sarrera
- hastapenak
License:
Standard YouTube License
-
1 likes, 0 dislikes
7:29
Euskal zinea II: Guda Zibiletik, "Ama Lur"erarteby aitorrr891,321 views
9:23
Euskal zinea V: Gaur egunby aitorrr891,304 views
2:24
Euskal zinea III: Subentzionatutako zineaby aitorrr891,769 views
4:47
Europar zinea: Sarreraby aitorrr89270 views
3:43
Euskal zinea IV: Gazteen altxamendua (balore berriak)by aitorrr891,335 views
3:14
¡Hay motivo! - La pelota vasca (Julio Medem, 2003)by AlbertoWDJ13,394 views
2:07
K 2000 - El Juego de la Pelota - Vídeoby AdministradorK267 views
2:14
Trailer de "La pelota vasca", película de Julio Medem - 2003by AlbertoWDJ29,654 views
0:43
Basque Subordinationby txurrimus2,274 views
9:11
nacionalismo vasco. 2 parteby milourditas2,509 views
1:46
Aupa etxebesteby sutsuring2,806 views
0:51
Zorion Perfektua, filmaketaby hitzanews2,010 views
1:50
en el fronton 4by alanpelucqka346 views
1:13
Euskal herriko kirolariak pilotariak.divxby santinlaiak970 views
2:56
17haymotivo_com-arma_de_destruccion_mediatica-miguel_angel_dby antoniocasas1,865 views
4:31
School Film #1 (2008)by Vasco0061,177 views
11:23
Pilota...by nfalcimaigne586 views
1:59
Montaje de "La pelota vasca" con la canción "Baga Biga Higa"by AlbertoWDJ77,386 views
2:04
La Pelota Vasca - La Piel Contra la Piedra (The Basque Ball - Skin Against Stone)by PragdaSPANISHFILMS5,674 views
2:13
Baga biga higaby Paco6534,937 views
- Loading more suggestions...
Link to this comment:
All Comments (0)