Uploaded by elcobradorloco on Oct 8, 2010
"Bertso berriak pobreziari jarriak" diskako Mutil Koskor Bat izeneko abestia. Gustatu ezkero, diska osoa formatu digitalean erosi dezakezue, 4€ besterik ez du balio eta inoiz entzun dudan diska onenetakoa da, benetan merezi du.
http://www.gordiscos.com/ficha_soporte.php?id_articulo=288
MUTIL KOSKOR BAT
(Pello Mari Otaño)
Soinua: Josu Zabala
Ahotsa: Igor Elortza
Kontrabajoa: Julio Cesar Romero
Gitarra espainola: Arturo Blasco
Biolina: Aitor Astigarraga
Hitzak:
Mutil koskor bat itsuaurreko
zuela aldamenian,
gizon burusoil bizarzuri bat
bi makuluren gainian,
kale ertzian ikusi nuen
inora ezin joanian,
ta bera nor zan jakin nahiean
inguratu nintzanian,
limosnatxo bat eskatu zidan
Jainkuaren izenian.
Zerbait emanaz galdetu nion,
al zan modu onenian,
jaitzatikan al zeukan ala
gaitzak hartua mendian.
Erantzun zidan,
ez semia, ez,
nik sasoia nuenian
ez nuen uste iritsitzerik
honetara azkenian,
gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.
Eta segitu zuen esanaz:
lehengo gerrate danian,
ni aurren samar ibiltzen nintzan
beti edo gehienian,
nekatu gabe aisa igoaz
aldapik luzienian,
etzan burura asko etortzen
gu hala genbiltzanian
gero limosna eskatutzerik
Jainkuaren izenian.
Odola bero eta burua
harrua daguanian,
edozein moduz sartutzen da bat
halako itsumenian.
Atsekabe ta negar saminak
badatoz ondorenian,
nola ere bai batek bizia
utzitzen ez duenian
limosnatxo bat eskatu bihar
Jainkuaren izenian.
Inoiz pentsatzen nere artian
ni jarritzen naizenian,
gaur ere asko dirala joango
lirakenak zuzenian,
eluke inork sinestatuko
zer pena ematen didan.
Ai! Horla nintzan ni ere sano
ta gazte nenguanian,
gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.
Ai, txorakeri asko egiten da
zentzurik ez danian,
sinista zazu ur hau pasia
daukanaren esanian:
hobiago da sasoi dan arte
saiatutzia lanian,
negar eginaz ibili gabe
gero denbora joanian
limosnatxo bat bildu ezinik
Jainkuaren izenian.
-
3 likes, 0 dislikes
8 videos

Top Tracks for 7 Eskale
9:20
GU TA GUTARRAK - Kalez kaleby gutagutarrak7,995 views
8:12
Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus (bertso eguna 2010)by mirengaba121,109 views
2:49
Bildu gara, bildu (Aitor Gorosabel-Miren Amuriza)by txatxangorria7,533 views
4:36
Ken Zazpi (Ilargia)by insoweb6,333 views
2:13
Ikusi nueneanby aitoralustiza2,395 views
4:19
musik2009 jon martin dena ez denean ezerby etarakza2,449 views
3:43
GU TA GUTARRAK Gorka Urbizurekinby gutagutarrak14,632 views
4:55
GU TA GUTARRAK Arkaitz Estiballesekinby gutagutarrak1,769 views
8:06
GU TA GUTARRAK Historiaren tabernanby gutagutarrak6,227 views
2:23
WAZEMANK KEN ZAZPIby zumitzeta69,058 views
5:49
GU TA GUTARRAK "Gora gu ta gutarrak!"by gutagutarrak11,874 views
4:06
Oskorri - Zalapartaby elcobradorloco1,242 views
2:18
BurusOi!- Plazaolaby haritzoi359 views
4:39
7 ESKALE - 7 eskale kalez kaleby EskeanRock59 views
0:15
Unai bizarzuriby txingudivillancicos477 views
14:56
Los Mejores Chistes de Yayo Parte 4by djnewbie523,548 views
1:30
non dago ubera? (2)by hitzenuberan591 views
7:01
GU TA GUTARRAK Gora gu ta gutarrak!by gutagutarrak6,483 views
2:14
Zure begiek (Mikel Laboa)by txatxangorria56,543 views
4:20
Musika: RUPER ORDORIKA (2010.07.17)by ArriolaKulturAretoa2,912 views
- Loading more suggestions...
Link to this comment:
All Comments (0)