Hitzak:
Azken orduko, azken trena heltzear da azken geltokira
Ezer ez dugu, eta ezer ez da geratzen gu hemen jarraitzeko
batera ibiltzen gara, bai, baina elkarrekin batera egon ezin
Amaiera guztiak ez dira beti berdin
Esku hutsekin, baina nire burua azkoz hornituta daukat
barneko arima, inoiz baino ziur dago egin behar duenaz
atzoko egunaren egiak, beharbada askoren argiak
jadanik ilundu dira, gurekin batera
Gaur zure hitzek ez naute
Atzo bezala zure albora ni lotzen
jaso nahi dut zurekin landatu nuen azken uzta
gaur bertan
Badakit zurekin denbora galtzen ari naizela
hurbil zaudela ez dut lortu zu ezagutzea
xaboiez garbitzen diren esku zikinen antzera
bakoitzak bere bidetik jarraitu beharko du
Aurrera.
Aspertu egin naiz, begiek ez dute esaten gordetzen zutena
maitasun hitzak buruan jolasten dute etzanda egin arte
jo dezala udazken haizeak, ekar dezala berriz bakea
eta eraman ditzala zuk utzitako aztarnak
nigandik urrun
esta cancion es para mi, una de las mejores de seiren =)
erikins44 2 years ago