Pribublikarrak eta Nontzeberrik egindako proiektua.
Rolling Rolak!
Rolak bueltaka,
Saltoka, jolasean,
Erotu beharrean biraka, algaran,
Begiak itxi eta estereotipoak dantzan ikusten ditugu,
Begiak ireki eta zirkoko emakume bizardunarekin amesten dugu...
Rolling Rolak badator!
Glamez makilaturiko hitz-jarioak,
Artistak eta euren biboteak,
Beren desioen bila dabiltzan panpinak,
Kontsoladore sareak,
Hitz eta pitz ari diren irudi eta ametsak,
Etorkizun berriei bide egiten dieten espezie fantastikoak,
Sariren bat edo beste,
Juradotar jaun-andereak eta artista gonbidatuak...
Hori guztia eta gehiago...
Rolling Rolak!
Link to this comment:
All Comments (0)