Ilunabar ilun hura
Etzen izan ez hain hotza
Oraindik daukat gogoan
Neretzat ezta arrotza
Maitasun kontutan nintzan
Ordura artean hilotza
Zure begirada batek
Lapurtu zidan bihotza.
Itsasertzari begira
Hitz goxoak belarrira
Zure laztan da muxuak
Besterik ez nun desira
Dittudan oroitzapenak
Ahaztu ezinak dira
Berriz itzuli nahi nuke
Elkartu giñen tokira.
Tristuraz nere buruai
Sarritan diot galdetu
Niganako maitasuna
Ez ote zaizun urritu
Agian nahi dezun dena
Nigan ez dezu aurkitu
Larrus ederrenak ere
Arantzak izan ohi ditu.
Elkar maitatzen bagera
Guk zertan egin atzera
Zu gabe ezin naiz bizi
Eman zaidazu aukera
Maite nauzula diozu
Zergaitik beldurtzen zera
Nik bizi izan deguna
Ez det bota nahi galtzera.
Hitzei doinua jarriaz
Horra sentitzen dedana
Nahiz eta zail dan azaltzen
Barruan daukadan dana
Bihotzean gorde ezazu
Gaur bertsotan diodana
Betirako poz bat badet
Zu ezagutu izana.
"Tristuraz nere buruai
sarritan diot galdetu
niganako maitasuna
ez ote zaizu urritu
agian nahi dezun dena
nigan ez dezu aurkitu
larros ederrenak ere
arantzak izan ohi ditu."
ikaragarriak zerate Xabier eta Ainara. A ze nolako kanta. Segi horrela eta ez gelditu mesedez.
patxi319 1 year ago