Alert icon
We're changing our privacy policy. This stuff matters.  Learn more  Dismiss

Euskal zinea V: Gaur egun

Loading...

Sign in or sign up now!
1,290
Loading...
Alert icon
Sign in or sign up now!
Alert icon

Uploaded by on Jan 3, 2009

http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/deed.eu

Gaur egun, 60ko hamarkadarekin parekatuz, panorama oso desberdina da. Jada ez da ezinbestean euskal sentimenduarekin serikusia edota propaganda daramaten filmik egiten. Garaia aldatu egin da, eta horrekin filmen gaiak ere aldatu egin dira. Gaur egun fikziozko lanak egiten dira gehienbat, edozein generotakoak.

Euskal Herrian azken urteotan laburmetraia eta esukarazko film ugari egin izan dira.

Alde batetik aipatzekoa da, Euskal herrian azkeneko urteetan egin diren laburmetraiak, alde kuantitatibo zein kualitatiboan. Laburmetraiak eginez ezagutarazten dira zinemagintzaren munduan murgildu nahi duten gazteak. Tartean, 2002ko Aitzol Aramaioren La chica de la terminal, 2003ko Nacho Vigalondoren 7:35 de la mañana eta 2005eko Borja Cobeagaren Èramos pocos. Hiru film horiek, gai desberdinak jorratzen dituzte, trataera guztiz desberdiekin. Alde batetik, lehenengoan, emakume batek eguneko edozein momentutan jasandako bazterketa islatzen da, kutsu guztiz dramatikoaz. Eta bestalde, beste bi lanetan, emakume ezezagun batenganako erakarpenak sortutako obsesioa edota amak ihes egin eta gizon eta semeak aurrera asteratzeko egindakoak azaltzen zaizkigu, komedia kutsuarekin. Hiru laburmetraia hauek sari asko eraman zituzten. Vigalondok eta Cobeagak, gainera, Oscar sarietarako aipamena lortu zuten lan horiekin, baina azkenean ez zuten sari preziatua irabazi.

Bestalde, euskaraz egindako filmen gehikuntza nabaria izan da azken urteetan. Horren adibide 2005eko, Telmo Esnal eta Asier Altunaren Aupa Etxebeste!, 2006ko Fernando Bernués eta Mireia Gabilondoren Kutsidazu bidea, Ixabel eta 2007ko Alberto Gorritiberearen Eutsi ditugu.
Hiru filmek dute komedia kutsua, hiru istorio guztiz ezberdin kontatzen dutelarik. Lehenengoan, bankuko kontuak izoztu eta bidaiatu ezin duen familia baten abenturak kontatzen dira.
Bigarrenean, Joxean Sagastizabal-en nobelan gertatzen zen bezala, gazte euskaldunberri bati, hiritik baserri batera euskara ikastera joatean gertatutakoak kontatzen zaizkigu.
Eta hirugarrenean, Kepa eta Martinek, eurek behar egiten duten fabrika, lekuz aldatzeko sorian dagoela jakitean egingo dutena azaltzen da.

Honela ba, Euskal Herrian zine bezala uler dezakeguna, asko aldatu da urteen joanean. Baina, aldaketa hau, garaiko aldaketa politiko, kultural eta sozialekin bat etorri da. Horrela garai bakoitzean, zine mota bat egin izan da, eta egiten jarraituko da.


Definizio eran:
Hasiera batean euskal zinea, Euskal Herriaren muga fisikoen barnean, zazpi probientzien barnean hain zuzen, ekoiztutako filmek osatzen dutela esan dugu, bai euskarazkoak, bai eradarazkoak, bai eta film mutuak ere. Baina honez gain euskal zinea, euskal herriko edozein aspektu (giza-, paisajistiko, linguistiko, ohiturazko) islatzen dituen film orok osatzen du baita ere.
Nortasun handiko herrialde batzuk produkzio zinematografikoan arrastoa utzi dute. Hau ez da gertatu euskal zinearekin. Euskal zineak, lengoaia zinematografiko konkretu bat erabili behar du, beste herrialde batzuetan egindako zinearekin desberdintzeko.
Euskarak, edozein lengoaia bezala, egituraketa kontzeptual, gramatikal eta sintaktiko propioak ditu. Ideiak eta sentimenduak, esaldian doinu berezi bat eta hitz eta soinu jakinak erabiliz transmititzen ditugu. Eta hori, euskal zinea besteetatik desberdintzeko tresna izan daiteke.

  • likes, 0 dislikes

Link to this comment:

Share to:

All Comments (0)

Sign In or Sign Up now to post a comment!
Loading...
0 / 00Unsaved Playlist Return to active list
    1. Your queue is empty. Add videos to your queue using this button:
      or sign in to load a different list.
    Loading...Loading...Saving...
    • Clear all videos from this list
    • Learn more