Gaurko hitza da: TXANELA
Txanela hitz berezia da niretzat. Nere amamari entzuten nion txanala edo txanela. Altzolan, Deba ibaian ibiltzen ziren txalupentzat erabiltzen zuen hitza. Beste inori ez nionez entzun, berak asmatutakoa zela uste nuen.
Baina ez, duela urte gutxi jakin dut zabaldutako hitza dela, ikusi dudanean ikastolan erabiltzen duten metodoak ere Txanela izena duela.
Txanela, txalupa txiki bat da, arraun pare bakarrekoa, molla edo portu inguruan uretan ibiltzeko erabiltzen dena. Arranplatik barkura, txibiak arrantzatzeko edo horrelako lanetarako erabiltzen dena. Hau dena Mutrikun ikasi dut, Mutrikuko mollara jeisten bazarete, han ikusiko dituzue txanelak bazterrean, lehorrean utzita. Baina Mutrikun beste izen bat du txanelak: PotiƱa deitzen diote, gazteleraz Txintxorro. Hori ere hitz polita, ezta? Baina hori beste egun batean izan beharko da.
Gaurko hitza, TXANELA
Link to this comment:
All Comments (0)