Argi dago jende askorentzat euskara ikastea gogo kontua dela, eta seguruenik, hainbat unetan nekagarri suerta daiteke prozesu luzea dela pentsatzen baitugu, edo ezinezkotzat jotzen baitugu.
Bada, inondik inora ez!! Ekimen berri honekin EUSKARA IZPIAK, hilero euskaldun berri bat elkarrizketatuko dugu euskararekiko zer nolako harremana duen jakite aldera. Oraingoan Eduardo Ruiz santurtziarraren txanda izan da eta elkarrizketan ikusiko duzue berak zer sentitzen duen gure hizkuntzagatik.
Halaber, EUSKARA IZPIAK atal honetan euskalgintzan murgilduta dauden eragileekin ere hitz egingo dugu haien lana eta konpromisoa ezagutarazteko, baina hau aurrerago egingo dugu.
Link to this comment:
All Comments (0)