19. menderartino baziran Europa guzian zinez ezagünak eta herrikoiak ziren neska-motilen besta dantzak. Euskal Herrian kadrilak edo kontradantzak izenez ezagützen ziran.
Izen bat anglesa dela idüri dü; Irlandan ba ziren Country Dances deitüak (dantza herrikoiak bezala anglesez), neska-motilen bi bikotek elgarrekin emaiten zütena; Euskal Herrian bezala.
Beste izena frantsesa dela idüri dü: Cadrille.
Horietarik pasatü dira beste zunbait mintzaerarat:
Country Dance=Kontradantza(euskaraz)=Contredance (frantsesez)=Contradanza (espainolez).
Xiberoan Cadrille izena hatzeman zela idüri dü: Kadrila.
Dantza hauek, herrikoiak izanik, sarri pasatü ziran Europako
aitunen-semeen bestetara, eta zunbait korteetan hanitx maithatüak ziren denbora lüzez
Link to this comment:
All Comments (0)