2004ean gonbidapen berezi bat jaso genun Leitzako herritik. Leitza bertako
dantzariek abuztuan, San Tiburtziotan egiten dabe euren saioa urtero urtero.
2004ean janzkeraren inguruan eta bai ingurutxoko musika eta pausuen inguruan
errebisio sakon bat egin eben. Dantza pausuak eta doinuak errebisatzeko
Andra Mari Taldea deitu izanak asko poztu eta arrotu gaituen. Errebisio
horregaz guk dakiguna irakasteaz gain eurengandik gauza gehiago ikasteko
aukera ere euki genun; oso esperientzia aberasgarria izan zan.
Andra Mari Taldeak 60/70.hamarkadatan ikasi eta batu ebazan Leitzako
Ingurutxoari buruzko datuak. Horretarako Leitzako txistularia zan Angel
Alduzinegaz, Gaztelu etxeko Dantzariakaz, Erbitigaz eta Leitzako dantzari
gehiagogaz egon ginen ikasten; guk erabiltzen doguzan doinuak Patxikorenak
dira. Juanan Urbeltz, Donostiako Argia Dantza Taldeak ere lagundu euskun
Leitzako Ingurutxoa ulertzen eta forma emoten.
2004ean Leitzako Aurrera Dantza Taldeko Urko Arozena txistulariak eta Joseba
Sagastibeltza dantzariak deitu euskuen, bertako txistulari eta dantzariakaz
batera Ingurutxoa landu eta ezbardintasunak eta bardintasunak aztertzeko.
Gonbitea pozez hartu gendun eta talde biak ibili ginen lanean, jo ta ke.
Maiatzaren 29an, Leitzako Plazan dantzatu gendun talde biek. Polita eta
interesgarria izan zan bardintasunak eta ezbardintasunak ikustea.
Ingurutxoaz gain, aipatzeko da Leitzan euren dantzaren inguruan ze giro
jatorra eta beroa sortzen dan; Leitzan behintzat oraindino ez da galdu
dantza sakonetik bizi eta apreziatzeko griƱa. ZORIONAK!!!!!
Link to this comment:
All Comments (0)