Eskubidea lan duina eta diskriminaziorik gabea izateko
Gaurko egunean ere, krisi ekonomikoa gora-behera, ekonomiaren zenbait arlotan, ezinbestekoak dira bertan lan egiten duten langile immigranteak: pertsona helduen zaintza, etxeko lanak, ostalaritzako eta eraikuntzako zenbait arlo, arrantza, abealzaintzako eta nekazaritzako arlo batzuk... Eta, gehienetan, langile horiek, hemengoak direnek baino lan-baldintza okerragoak jasan behar izaten dituzte, legeak lotu egin dituelako kotizatu beharra eta egoitza-txartela eta lan-txartela berritzeko eskubidea. Hortaz, lan duina izateko, eta lanera beste hiritar guztien baldintza berberetan iritsi ahal izateko eskubidea esijitzea, hiritartasun-esijentzia oinarrizkoak ditugu.
Link to this comment:
All Comments (0)