Ekainaren 16an, 17an eta 18an kontzertuak eta bestelako ekitaldiak egongo dira Ordizian. Azpimarratzeko modukoa izango da gorrek kontzertuetaz gozatu ahal izateko haiei egokitutako kontzertua ematera etorriko dela Malagako talde bat, Funky Punkie Party Clowns, ostiralean, ekainaren 17an, Herri Antzokian. Horrez gain, kontzertuak egongo dira Gaztetxean eta musika mintegi eta erakustaldiak Delikatuzen.
Link to this comment:
All Comments (0)