Urtarrilak 29, 22:00etan Antzerkia Euskaraz
HIKA TEATROA: "AITAREKIN BIDAIAN"
Hitz ematea erraza da. Egunen batean bakarrik geratzen baziren, aita berak zainduko zuela hitz eman zion Patxik amari. Iritsi da eguna. Aita-semeak bakarrik geratu dira. Elkarrekin eta bakarrik, Aita, bere munduan; semea, mundu honetan tokia aurkitu ezinik.
Zergatik zu eta ez bera?", galdetuko dio semeak alde egin dion amari, ...nire bizitza eskas honetan dudan osasun apurra lapurtzen ari zara. Eta ez gara gauza elkarri besarkada on bat emateko, esango dio geroxeago lotan dagoen aitari.
Hitz ematea erraza da. Betetzea, bidaia mingarria, batez ere, aurrean duzuna nor den ez dakizunean.
Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza aktoreak aurrez-aurre aita-semearena egiten. Jabier Muguruza haien bidaide, maleta bete musikarekin
Link to this comment:
All Comments (0)