Repression in Ibarra (Basque Country)
¡¡'SOCIALISTAS' ASESINOS!!
http://www.spartacist.org/
agosto 2009
2009ko abuztua
*******************************
*******************************
BERRIA egunkaritik:
2009-08-29
Maite Aranalde agurtzera joan direnei oldartu zaie Ertzaintza
Senide eta lagunek argi utzi nahi izan dute omenaldirik ez zutela antolatu, eta soilik hura besarkatzera joan zirela
Erredakzioa.
Donostia
Ongietorririk ez izan arren, Ertzaintza oldartu egin zitzaien atzo goizaldean Ibarran (Gipuzkoa) Maite Aranalde euskal preso ohia agurtzera joan ziren senide eta lagunei. Aranalde zihoan autoaren aurrean txalotzen hasi bezain laster, bildutako jendearen aurka egin zuen Ertzainak. Alta, ez zuten ez pankartarik eskuetan, ezta Aranalderen edo bertze inolako presoren argazkirik ere. Ertzaintzak hainbat lagun zauritu zituen, eta horietariko batek ospitalera joan behar izan zuen. «Terrorismoa goraipatzea» leporatuta lagun bat ere atxilotu zuen, baina ordu batzuen buruan aske utzi zuten.
Aranalde asteazkenean Espainiaratu zuen Frantziak, bertan lau urte eta erdiko kartzela zigorra bete eta gero. Egunean berean Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuten, eta Ismael Moreno epaileak aske utzi zuen, 12.000 euroko bermearekin. Herenegun atera zen Madrilgo Soto del Realgo kartzelatik. 20 bat senide eta lagun joan ziren Madrilera. Prentsa ohar baten bidez salatu dutenez, haren zain zeundela Guardia Zibilak identifikatu zituen eta haien autoak miatu. Euskal presoak Euskal Herrira zioten pankartak kendu zizkieten.
Atzoko 01:30ean iritsi zen sorterrira. 200 bat lagun zain zituen, baina Ertzaintzak herria «hartuta» zeukala, senide eta lagunek herriko sarrera eta plazaren artean barreiatzea erabaki zuten. Aranalde iritsi zenean bide bazterrean zirenak autora hurbildu ziren hura agurtu nahian, baina orduan zitzaien Ertzaintza oldartu. Aranalderen autoak aurrera jarraitu zuen plazaraino, eta han autotik jaitsi zen bertan zirenak agurtzeko eta besarkatzeko. Baina hori ere galarazi zuen Ertzaintzak.
Senide eta lagunek jakinarazi dutenez, Ertzaintzak bertan jarraitu arren, gauzak lasaitu zirenean Aranalderekin egoteko aukera izan zuten azkenean. Argi utzi nahi izan dute ez zutela omenaldirik antolatu, eta horrenbestez ez zutela ongietorria egiteko Moreno epailearen debekua urratu. Aranalde agurtu eta besarkatu eta gero, besterik gabe etxera itzuli zirela azpimarratu dute.
Akusazioa handitzeko asmoz
Aranalderen aurkako beste euroagindu bat eskatu dio Auzitegi Nazionalak Frantziari. Horrekin, lehergailuak jartzea leporatzen ahalko dio. Auzitegi Nazionalak dioenez, lehenagotik ere eskatu zion, baina Frantziak galdu zuen. Bestalde, Fiskaltzak helegitea jarri dio Aranalde baldintzapean aske uzteko erabakiari.
******************************************
******************************************
Perros guardianes del orden y la ley, asesinos a sueldo abuso del poder (y encima pagados con nuestro trabajo y sudor).
Superad vuestro fracaso escolar y buscad un trabajo de verdad. O meteros en el ejercito, pero dejad en paz a los civiles!
kawaim0m0 2 years ago 5
Madre mia que sensibles que son, no me extraña que cuando los detengan se cagen encima..... porque se cagan y se mean los gudaris vascos nada mas detenerlos, aunque eso ya lo sabeis. Gudari=meon
megamechas 1 year ago 4