Txori Barrote Konpartsari bere 25. urteurrena izanda egindako abestia, musika Ze Esatek eginda, hizkia ordea Etxahun Lekuek.
Letra//Hizkia:
Hogeita bost urtetan
istorio pila.
Pozak, ezustekoak,
une ederrak mila
Festan barneratzen da
gogotsu okila,
jai herrikoien alde,
elkartasun bila.
Jendetzak Areatza betetzen
duenean
kolorez janzten dira
jai-guneko ertzak.
Indartsu azaldu dira
marra zuri-beltzak
egon ezin
dutenen ametsak beteaz.
Okilek kolpe ta kolpe
lanari ekin diote.
Txioka zera diote:
AURRERA TXORI BARROTE
Urrun daudenen alde
lan isil, apala.
Lagunen argazkia,
lagunen itzala
festan agertuko da
behar den bezala.
Nahi ez duenak ere
ikusi dezala!
Beti aldarrikatzen
eta beti alai
okila izango da
barrotea hausteko gai.
Marijaia zain dago,
Gargantua ere bai.
Txori Barroterekin
egingo dute jai!
zorionak txori barrote konpartsari! segi bide horretik euskaldun guztion laguntza edukiko dezutela! besarkada bat donostiatik!!!
ah, eta gora ze esatek!
Luixxen 6 months ago
Kristona Txo!!! Aupa Ze Esatek ta Gora Txori Barrote!!!25 urte eta gehiau!!Bilboko Konpartzak defendatuz,Aurrera Kaskagorri,Txori Barrote eta Komantxe!!!!
pelotari4 6 months ago