Eñaut aiartzaguenaren "GOGOETEN KRONIKA" poema liburuko poema musikatua.
-----
GAZTE OLATUAREN ORDUA
Ur tanten soinua entzuten dut
urtu dira izotzak,
haize epelaren laztanak nabaritu ditut
bukatu dira hotzak
loreen usaina hartu dut
sasoi berria heldu da
heldu da...
[e]ta birritan pentsatu gabe begiak zabaldu ditut [bis]
Elurrak urtu dira,
larreak loratu dira,
kimuak berdetu dira,
ekaitzak urrundu dira, (bis)
Esnatu dezagun beraz guztion artean
herri aske bateko arima,
esnatu dezagun beraz guztion artean
herri aske bateko grina,
eta marraz dezagun hiru kolorerekin
egunsenti berri bat
eta marraz dezagun hiru kolorerekin
arranoaren itzal azpian
[e]ta birritan pentsatu gabe begiak zabaldu ditut [bis]
Elurrak urtu dira,
larreak loratu dira,
kimuak berdetu dira,
ekaitzak urrundu dira, (bis x4)
Link to this comment:
All Comments (0)