Zuhaitzetan den ederrena da oihan beltzean pagoa'...
Orreagako mendi gainetan badabil euskal-gogoa:
Galernen eta gerlen artetik mendetan barna xut doa,
pagadoietan ixilik kontuz Europakoen geroa.
Zonbat gerlari, sarraskiz gose, odolez eta suz hordi,
Europatarrak zanpatu nahiz iragan denik hor gaindik!
Ibañetako mendi lepoa heitaz mintza baladi,
aipa letzazke lehen-lehenik Arrolan eta Karlandi.
Buru-gabetu, bihotzez hustu jendalde lehertuekin,
mundu guztia nahiko zuten, beren azpiko bategin.
Euskal jendeak, denengatik xut, gogor jeikitzen du jakin
mendi gain hautan, burua gora, gizonak gizon dagotzin.
Indarkeriak ezarri mugak kraskatzen hasi orduko,
Euskal gogoa noiz da jauziren arranoaren pareko?
Azpilkueta bezain kartsuko eta jakintza gaitzeko
gizon libroak noiz ote dire Orreagatik jaliko?
Zoin den pizgarri mendietarik jauzika doan xirripa...
Euskal-semeak, Aiten gogoa bihotz guziaz hurrupa!
Altxa burua, denek bat kanta: Euskal Gudua gaur aipa:
Entzunik zuen irrintzina, xutik jar dadin Europa!
Orreaga, Benito Lertxundi
Galdera bat. Zer da edo zer dakizu Bideoan agertzen den Espatataz. Kateaturiko Espataz alegia?
alimotxo 1 year ago
@alimotxo, kaixo eta eskerrik asko zure itaunagattik. Zoritxarrez gaur egun Orreagako Kolegiatan ez dago ezer garai hartatik, ( ez VIII mendeko Karolingio Aroaz, ezta Orreagako guduaz) Ez ezpatarik, ez adarrik ezta gezi baten punta bat ere ez .... : ( Horman Kateaturiko ezpata dagokionez, Errolan-en Durindana ( edo Durendal) erreferentzia sinbolikoa dogu,( Inoiz topatu ez bait zan)
Biscaine 1 year ago
@alimotxo Horrez gain. Horman dagoen armaren garaiko jatorria XIII mendean dago, eta beste armak bezala ( Monoliton ziren ezpatak eta mazoa bezala) Antxo azkarrak, Navas de Tolosa ondoren ekarritakoak agian.
Biscaine 1 year ago
Gora Nabarra!!!
VelazDeMedrano 2 years ago
Bai horixe Velaz de Medrano, Gora Nabarra Osoa!!
Biscaine 2 years ago
Eskerrik asko paisano! Me alegro de que te guste
Un saludo para ti tambien Gargorix.
Biscaine 3 years ago