π L. T. talde bizkaitarraren 90 kantua, 1998ko Denbora diskakoa
A song called 90 from the basque band π L. T. Taken from their 1998 album denbora
--------------------------
Larogeita hamar urte beteta
patuak egoitza batera bidali ninduen
ta han, sorpresa handia,
makila eskuan jezarrita
nire zain bazina.
hirurogei urte igarota
dardar berbera sentitu nuen.
konta nizun eta ez zenidan sinestu
ahaztuko ez zindudala esan nizunean
eta orain onartzea besterik ez duzu
urteak ez dira alperrik pasatzen
eta biok ile zuriarekin begiratzen dugu
azal tolestuaren lilura
Momentu hartan pentsatu ahal zenuen
bizitza batera amaituko genuela?
birak gure faboretan etorri dira.
Goza dezagun geratzen zaigun
ordu laurdena bonboia bailitz
urtu ditzagun gure ahoetan
segunduak,segunduak banaka.
itzala diskua,ta kantia be bikaina
madarilapsus 2 months ago