Garai baten Eukal Herriko plaza eta erromerietan sarritan dantzatzen ziran jota eta porruak; jotak, batez be. Hainbestetan egiten ziran, Arrati aldean "lehenengoa" eta "bigarrena" esaten eutsiela, hurrenez hurren. Hortaz, bi dantza honeek ziran erromerien mamia eta funtsa.
1960-1970. hamarkadetan, barriz, jota eta porrusalda gitxiagotan egiten ziran, euren "izaera herrikoia" desagertzear zegoan eta, orduan, Andra Mariko jendeak honeek ikasteari ekin eutson Bizkaiko maisu eta dantzariengandik; Arratia eta Zeberio aldeko aitita-amamengandik, batez be, baina baita Gatika, Galdakoko bertako eta beste hainbat tolkitako aitita-amamengandik be. Eta holantxe ikasi eta bildu ebazan Andra Mari dantza taldeak jotan egiteko doinuak, pausu desbardinak, forma sinpleak, barianteak, engainuak, eta abar.
Gaur egun, behar hori egiten ibili ziran gehienak ez dagoz Andra Mari taldean, baina euren lanaren emaitza bai eta euretako bat be bai: Kepa Artetxe MAISUA
Link to this comment:
All Comments (0)