MARIÑELAREN ZAI
Arotzak zuen alaba bat
zan herriko xamangarriena
bi gizonek nahi zuten jabe izan
haren bihotzaz nola esan.
-Zer dun, zer dun ene alaba
-Mariñela maite dut aita
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da
jauntxoa da hiretzat maitia.
Orduan egarriak denak ziren ba
maitasun ukatuarentzat
jauntxoa dator hire esku bila
marinela Irlandara doa
---------------------------------------------
Hala izan zan eskontz behartua
aberatsik ez ziren han
ta guztiak dantzan, guztiak alai
mail ezberdinak ahaztuaz.
-Zer dun, zer dun ene alaba
-Mariñela maite dut aita
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da
jauntxoaren emaztea zara.
Gaur egun oraindik ikus dezakegu
alaba hura lehioan
mariñelaren zai, zai
itsasoan du itxaropena.
Link to this comment:
All Comments (0)