Alert icon
We're changing our privacy policy. This stuff matters.  Learn more  Dismiss

Espainiar zinea I: Hastapenetatik, Guda Zibilaren bukaerarate

Loading...

Sign in or sign up now!
1,644
Loading...
Alert icon
Sign in or sign up now!
Alert icon

Uploaded by on Jan 10, 2009

http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/deed.eu

Espainiar zineak, Espainiar historiaren eboluzioa ulertzeko berebiziko garrantzi dokumentala dauka. Dokumentu historiko eta artistikoa ere izan da baita, entretenitzeko herraminta soil batez gain.
Gainera, edozein zinetan lez, espainiar zinea, Espainiar estatuak jasn dituen aldaketa guztien lekuko izan da. Hau guztiz baldintzaturik dago, garaian garaiko gertakizunengatik.

Hastapenak

1914an, Bartzelona izan zen, industria zinematografikoaren erdigunea. Orduan hasi zen, españoladen gorakada, 60ko hamarkadara arte iraungo zuena. Aipatzekoak dira, Florián Reyk zuzendutako filmak.
Geroago, 1928an, Erenesto Gimenéz Caballero eta Luis Buñuelek Madrilen lehenengo cinecluba zabaldu zuten. Ordurako, Madril zen industriarenz erdigunea, estatuan filmatutako 58 filmetik, 44 bertan eginak zirelarik. Urte hortan, Francisco Elías Riquelmek, El misterio de la Puerta del Sol filmatu zuen, espainiar zineko lehen film sonoroa.
Florián Reyren 1929ko La aldea maldita-k, Buñuel eta Dalíren Un perro Andaluz-rekin batera, Parisen izugarrizko arrakasta lortu zuen.
1931an, soinudun produkzio atzerritarrekin, estatuko produkzioa hondoratu egin zen, lan bakarra egin zelarik.
Hurrengo urtean, Manuel Casanovak, Conpañia Industrial Film Española S.A. eratu zuen, Espainiak sekula izan duen produktorarik garrantzitsuena, ideologiaz eskuindarra.
Sei film egin zire, tartean Las Hurdes, tierra sin pan dokumentala, Buñuelek Espainian egindako lehena.
1933an, 17 eta 1934an, 21 film egin ziren. Urte honetakoa da, Benito Perojoren La verbena de la Paloma.
Filmen produkzioa igoz joan zen, 1935ean egindako 37 filmetara heldu arte. Urte hauetan, jendartean onarpen sendoa izan zuten zuzendariak nabarmendu ziren, hala nola, Benito Perojo eta Florián Rey, besterik beste. Lehenengoarenak dira, 1934ko El negro que tenía el ala blanca eta 1935eko La verbena de la Paloma. Bigarrenarenak aldiz, 1934ko Nobleza baturra eta 1936ko "Morena Clara.
Momentu honetan, Guda Zibilgatik izan ez balitz, espainiar zinearen sendoketa etorriko litzateke.

Guda Zibilaz geroztik

Horren ordez, 1936tik, bi alderdiak zinea propaganda zabaltzeko herraminta lez erabili zuten. Alderdi frankistak Departamento Nacional de Cinematografía sortu zuen. Guda Zibila amaitzean, zinegintzako profesional asko erbestera alde egin zuten.
Erregimen berrian, zentsura eta film guztien bikoizketa ezarri zen. Ignacio F. Iquino, Rafael Gil, Juan de Orduña, José Luis Sáenz de Heredia (eta bere 1942ko Raza, Franco beraren gidoiarekin) eta Edgar Neville. Eta baita, Manuel Mur Otiren 1956ko Fedra ere.
1956an, Valladolideko lehenengo Semana Internacional de Cine edo Seminci ospatu zen.
Bestalde, Ladislao Vajdaren 1955eko Marcelino pan y vino, gerora Joselito, Marisol, Rocío Durcal edota Pili y Milik egingo zutenaren aintzindari izan zen.

Baina urte hauetan ez zen soilik mota horretako zinea egin. Neorrealismoaren eragina nabarmena da, José Antonio Nieves Conderen 1951ko Surcos, Juan Antonio Bardemen 1955eko Muerte de un ciclista eta 1956ko Calle Mayor, Marco ferreriren 1958ko Los chicos, 1959ko El Pisito eta 1960ko El cochecito eta Luis Garcia Berlangaren 1952ko Bienvenido Mister Marshall, 1956ko Calabuch, 1957ko Los jueves, milagro eta batez ere, 1961eko Plácido eta 1963ko El verdugo.
Film hauetako askotan, Rafael Azcona beharbada espiniar zineak eman duen gidoigile onenak parte hartzen du.
1957an, Juan de Orduñak arrakaksta itzela lortu zuen, El ultimo cuplé delakoarekin. Bertan, Sara Montielek hartu zuen parte.
Gerora, Buñuel Espainiara bueltatuko zen, 1961eko Viridiana eta 1970eko Tristana filmatzeko. Benito Pérez Galdosen nobelan oinarritzen zen, eta Catherine deneuuve eta Fernando Rey ziren aktoreak. Pelikula biek, lehenengoak geheinbat, diktadura frankistaren kontestu errepresiboa biziki mindu zuen.

1962an, Jose María García Escuderok, berrizDirección General de Cine deritzon postua bete zuen, estatu mailako laguntzak eta Escuela Oficial de Cine bultzatuz. Hemendik atera ziren, zuzendari berri gehienak, oro har ezkertiarrak eta driktadura frankistaren aurkakoak. Garrantzitsuenak, Mario Camus, Miguel Picazo, Francisco Regueiro, Manuel Summers eta batez ere Carlos Saura. Korronte honen jakinean egon gabe, Fernando Fernan Gomezek 1964an El extraño viaje egin zuen. Telebistatik zetorren Jaime de Armiñánek 1971n Mi querida señorita eta 1975ean, Jo papá egin zituen. Escuela de Barcelona izenekotik, experimentalista eta cosmopolitagoa zena, Vicente Aranda, Jaime Camino edo Gonzalo Suárez aipa ditezke, 80 hamarkadan egingo zutelarik euren obrarik garrantzitsuenak.

  • likes, 0 dislikes

Link to this comment:

Share to:
see all

All Comments (1)

Sign In or Sign Up now to post a comment!
  • no entiendo tu cuetion es mas fome

Loading...
0 / 00Unsaved Playlist Return to active list
    1. Your queue is empty. Add videos to your queue using this button:
      or sign in to load a different list.
    Loading...Loading...Saving...
    • Clear all videos from this list
    • Learn more