Azken urte hauetan asko aldatzen ari da euskaltegietako ikasleriaren profila. Gero eta denbora gutxiago, gero eta ordutegi sakabanatuagoak Ondorioz gero eta zailagoa da ikasleen nahiak eta beharrak asetzea. Erronka handia gertatzen ari zaigu euskaltegioi egoera berriarentzat egokiak izan daitezkeen erantzunak topatzea.
Alde horretatik eremu zabala ikusten dugu, adibidez, aurrez aurreko eta ordenagailu bidezko ezaugarriak egitasmo bakarrean uztartuko dituzten ikastaroentzat. Gainera, taldekako lana eta autoikaskuntza uztartzeko aukerak ematen dizkigu. Beraz, esan daiteke ezaugarri horietaz guztiez - aurrez aurre, IKTen (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) bidez, bakarka eta taldean - baliatu nahi dela AEKren ikaskuntza konbinatua.
Link to this comment:
All Comments (0)