Polizia espainolak, Grande-Marlaska epailearen eta Rubalcaba ministro faxistaren aginduz 2010eko urrian euskal gazteriaren aurka egindako sarekadaren aurkako ekimena. Hamarnaka gaztek Gasteizko udaletxearen aurrean planto egin eta PSOEko Patxi Lazcoz alkateari isiltasuna apurtzeko eskatu diote (gutun baten bitartez), bere herriko eta Euskal Herri osoko gazteriaren aurka gertatzen ari den sarraskiaren aurrean.
Amaieran, Ertzaintza agertu, eta hamar bat gazte identifikatu egin ditu. Horren ostean, protestari amaiera eman diote, txalo eta oihuen artean.
EUSKAL GAZTERIA AURRERA!
Link to this comment:
All Comments (0)