http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/deed.eu
Informazioa: wikipedia.org eta Juan Miguel Gutiérrezen "Cine Vasco Euskal Zinea"
www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/39277295.pdf
Subentzionatutako zinea
Autonomien agerrarekin, itxurazko normalizazio politikoa eta helburu kulturalen zabalkuntza lortu zen. Frankismoaren aurkako fronte komunak, politikaren arloan alderdi ezberdinen estrategi eta analisien aukera zabala, eta kulturaren arloan, horizonte, tematika eta estetiken pixkanakako zabalkuntza ekarri zuen.
Bestalde, subentzio-politika eskuzabal, baina aldi berean ez hain erregulatuak, emaitza izugarri txarrak eman zituen ekoizle-errealizatzailearen irudi berri baten sorreran.
Horrela ba, Angel Amigo, Elías Querejeta eta Pedro Olea ekoizleen inguruko obrak: 1983ko Alfonso Ungriaren La Conquista de Albania, 1986ko Montxo Armendarizen 27 horas, 1985eko Angel Lertxundiren Hamaseigarren aidanez edota 1983ko Pedro Olearen Akelarre-k, duintasun profesional minimoa erakutsi zuten bitartean, beste obra batzuek euskal zinea, kalitate formal eta tematikoaren arloan, nahiz arlo ekonomikoan akituta utzi zuten.
Bi film enblematiko aro honetako bi muturretan kokatzen dira. Alde batetik 1984ko Montxo Armendarizen Tasio eta beste alde batetik 1989ko Juan Ortuostek zuzendu eta Javier Rebollok produzitutako El mar es azul.
Lehenengoan, Urbasa aldeko meatzariaren istorioak, paisaia ikusteko modu berri bat aurkeztu zuen (Aguirresarobe operadorearen lan handiaren zordun, nahi eta berak zintan parte hartu ez).
Bestalde bigarrenean, ez zen gutxieneko profesionalitaterik eman, gidoiaren konposaketa, interpretazio eta idazkera zinematografikoaren aldetik.
Huts hau, ez zen gertakizun isolatua izan. Errealizazio zinematografikoari ekiteko modu batere profesionalaren adibide garbia izan zen, eta horrek, antzeko planteamentua eskaintzen zuten film dexenteren segida ekarri zuen.
Film hauen kalitate bajuak, garai hartan autonomiak jasan zuen zailtasun ekonomikoekin bat, subentzio politika kentzera eraman zuen Gobernua. Eta finantzatzeko modua aldatu zuen: ordutik aurrera koproduzitzera igaro zen, Euskal Media izeneko sozietate publikoaren bitartez.
gorde honek bidiuok, datorren kursuan 2. kuatrimestrian badakazu lan (extra) bat aurreratuta...
mendicute 3 years ago