Olibondoen artetik dator garraxia
palestinarren amets, amets garestia
non ukatzen dieten bizitza, bizia
non arrotza nagusi daukaten jarria
elkartasunez
euskal herriak ere israeli ez!
elkarte, langile ta langabetu, artisauak, artistak irakasle ta ikasle
esan ez zapaltzaileen konplizeei
harresiak erortzeko bultza behar duzue denek
denek, askatasuna lortu arte denek
herriona den mundua alda dezagun lehenbailehen
lehen ez baginen burujabe lehen
etorkizuna zain dugu , guztiona da goazen!
miloika errefuxiatu hain kale gorrian
Gaza, Zisjordania zein modu larrian
bitartean nagusi ta jauntxo berriak
esku zuriz aberasten daude gure herrian
elkartasunez
euskal herriak ere israeli ez!
dantzari bertsolari, kirolari, musika talde aktore, idazle anima zaite
esan ez! zapaltzaileen konplizeei
harresiak erortzeko bultza behar duzue denek
denek, askatasuna lortu arte denek
herriona den mundua alda dezagun lehenbailehen
lehen ez baginen burujabe lehen
etorkizuna zain dugu , guztiona da goazen!
..esperamos veros el sabado en Altsasu!!
txlprtknxn 2 years ago
Elkartasunez, La Mexicana Clandestina-k ere Israeli Ez!!!!!!!!
Gora Palestina!!!
Gora Internazionalismoa!!!
Gora Pakito!!!
lamexiclandestina 2 years ago