Aurtengo Araba Euskaraz Laudion ospatuko denaren aitzakipean, Laudio Ikastolako 400 ikasle, irakasle zein langile ohiek, oroitzapen eta pasadizoz jositako festa egunean parte hartu zuten martxoaren 19an. "Izan zirelako gara, garelako izango dira" aurtengo arabako ikastolen jaiaren leloa aintzat hartuta, Laudio Ikastolan azken berrogei urtetan euskara hutsezko hezkuntza jaso duten belaunaldi guztiek parte hartu zuten, bai eta irakasle zein langile ohiek ere.
Link to this comment:
All Comments (0)