MIHILUZE, telebistako saio arrakastatsuak, Bilborocken zuzeneko saio berezi eta bakarra eskainiko du martxoaren 27an, ostirala, Harrapazank programaren baitan. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizek Bilboko Udalaren Euskara Sailak antolatutako gazte bilbotarren lehia gidatuko dute. Bitartean, partaideak famatuen laguntzarekin jokoan dauden sariak irabazten ahaleginduko dira (multiabentura egun pasa 6 laguntzat, IPod-ak). Artista gonbidatuen artean aktore, bertsolari, bihurrikari, abeslari zein telebista aurkezleak izango dira gazteei laguntza emateko. Publiko gisa etorri nahi duenak sarrera debalde izango du, egunean bertan gonbidapenak jaso ahal izango dira Bilborock-en 18:30etatik aurrera. Ikusleek ere sariak irabazteko aukera izango dute.
Link to this comment:
All Comments (0)