Uploaded by ttipiTB on Mar 16, 2009
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta bortz herrietako euskara batzordeek deituta 200 bat lagun bildu ziren larunbat eguerdian Etxalarren, Euskarari erasorik ez!, Euskarazko komunikabideen defentsan, Ttipi-Ttapa Telebistaren alde izenburupean egindako kontzentrazioan. Ordu erdi batez ixilean egin zen kontzentrazioa plazan, tartean bortz herrietako alkateak zeudela. Beraiekin batera, kirola, kultura eta gizarte mailako hainbat pertsonai ezagun ikus zitekeen, bortz herrietatik, Sunbillatik, Malerrekatik eta Baztandik hurbildutako jendearekin batera.
Kontzentrazioaren bukaeran, Pello Apezetxeak, Etxalarko Euskara Batzordeko kideak eta ttipi-ttapa Fundazioko patronatuko presidenteak hartu zuen hitza.
Apezetxearen erranetan, gertaera larria da ttipi-ttapa telebistak emisioa etetea, sekulako kezka eta ezinegona sorrarazi dizkiguna. Horren aitzinean, honako hau adierazi nahi dugu: Nafarroako Gobernuaren euskararen aurkako hizkuntza politika salatu nahi dugu ozen. Nafarroako Gobernuak, sortu zenetik, inoiz ez du euskararen aldeko jarrera izan, baina azken urteetan, hori aski ez eta euskararen aurkako hizkuntza politikari ekin dio buru-belarri, legegintzaldi honetan, Euskarabidearen mozorropean: lege bidez euskarari eta euskaldunoi ateak itxi, euskararen ezagutza ahal den neurrian oztopatu, hizkuntza paisaiatik euskara ezabatu, euskalgintza ekonomikoki ito zoritxarrez adibide aunitz ditugu.
Euskarazko hedabideei dagokienez, tokiko hedabideen aurkako erabaki edo oztopoak ez direla atzokoak gogorarazi zuen Etxalarko Euskara Batzordeko kideak. Lurreko telebista digitalaren aroa ailegatzear da, eta tokiko hedabideen jarduna arautzeko eta lizentziak banatzeko garaian, gure eskualde osoa, tokiko telebista izateko aukerarik gabe gelditu zen, bertako telebistak egoera irregular eta ezegonkorrean jardutera kondenatuz. Gainera, hedabideei zuzendutako diru laguntzen murrizketak, %95ekoak hain zuzen ere, izan du bere lehenbiziko ondorioa, aise aurreikusi zitekeena, Apezetxearen errantean: Ttipi-ttapa Telebistaren etena. Erabaki hori helburu argi batekin hartu dute, euskara eta euskalgintza itotzea alegia, jakina baitzen tamainako murrizketa batek arrisku bizian utziko zituela hainbat tokiko hedabide.
Bortziriarrei, Ttipi-ttapa telebista berriz ere Bortzirietako etxeetan egotea lortu arte, sentsibilizazio, atxikimendu eta salaketa ekimenetan parte har dezaten deia egin zuen.
Category:
Tags:
License:
Standard YouTube License
-
1 likes, 0 dislikes
3:49Ttipi Ttapa - Ume Gaiztuakby hbkoldoeus272 views
2:23Gauerdi Txaranga Etxalarby niuny10342 views
2:50LAS PALOMERAS DE ETXALARby EugenioMonesma3,695 views
2:49ertzaintza incidentes en durango 26-04-2008by bmwife37,198 views
1:38xaloa telebistaby XabiDorre404 views
9:05Etxalar nuestro descansoby academiasarita176 views
7:35Gernikako bonbardaketaby prentsa1,521 views
5:51Surfrider Campus - SFEby surfridereurope174 views
5:44DES-KONTROL - Ttipi Ttapa - Plateruenan 2008by deskontrolatua10332 views
3:58Ttipi ttapa (Ume gaiztuak)by txatxangorria399 views
3:49Ttipi ttapa-ume gaiztuakby bajistadeoido1,723 views
3:28Santa Barbarara Igoera antolatu da urtarrilaren...by ttipiTB240 views
4:15Mikel Laboa kantaria hil daby ttipiTB1,841 views
3:50Ttipi Ttapa - Euskal Presoak KALERA - Amnistia !!by KuishaiRihamoto89,863 views
5:29Ttipi-Ttapa TBren agurraby berriatb266 views
0:34Ttipi-Ttapa Korrika!!by JuanPijo7,552 views
4:44EUSKARAZ HITZ EGITEN AL DUGU?-HABLAMOS REALMENT...by ibontxu8727,069 views
5:58JOSU SOS ELKARTASUN JAIALDIA Amaiur ttipi ttapaby aldaiondo108 views
3:42GAUPASA - Ttipi-Ttapa -by GaupasaOnline440 views
10:16Olentzero TTipi TTapa 09 - Mutilva Baja - Arang...by ArangurenTelevision1,461 views
- Loading more suggestions...
Link to this comment:
All Comments (0)