AGUR 2000 KANTUZ
ETB (Basque TV). www.eitb.com
01.01.2000
Arranged, produced and conducted by Joxan Goikoetxea.
Ama Euskal Herria by Anje Duhalde & Xalbador.
Musikariak:
Pako Diaz
Mikel Azpiroz
Jorge Gonzalez
Roberto Yaben
Txema Garcés
Igor Telletxea
Joseba Aldasoro
Sonia Yaben
Iñaki Askunze
Jose Javier Ruiz
Antxon Romero
Luis Camino
Orquesta de cuerda:
"Et Incarnatus"
www.joxan.com
www.aztarna.com
Delikatua baitut egungo suieta
hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita josteta.
Badakit askoz ere nukela hobea
nehoni ez agertu ene dolorea
odolaren mintzoa eduki gordea
nahiko nuke baina ezin dut ordea.
Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua
uztera doalako betiko mundua
bere seme alabez abandonatua
nork barka dezake gure bekatua.
Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza
zure etxe nagusi jartzean arrotza
halere ez zitzaizun gelditu bihotza
etxekoen eskutik duzu heriotza.
Zure lekua hartu zuen andereak
gurekin behar ditu pairatu bereak
amaizunarendako ez daizke hobeak
ama ukatu duten haur dohakabeak.
Ama Euskal Herriaz naiz...
Baditaike seme hok noizbait oroitzea
Ama, zu ganik izan dugula sortzea
guhaurek bilaturik zure ehortzea
jasan beharra dugu gastigu dorpea.
Hilobi hontan noizbait norbait balabila
zure izaitearen herrestoen bila
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
Hemen dago ama bat bere haurrek hila!
Ama Euskal Herriaz...
Preciosa cançó.Salutacions desde Catalunya.
MrTerralliure 5 months ago
Egia berdaderoa esaten du ba! Euskara galtzen baldin bada gure erruz izango da.
txipiroi35 7 months ago
aspaldiko kantube, earra ta politte
aizkorri7 9 months ago
ze letra politta!
oso abesti onaaa
Haamairu 1 year ago
Ederra Anje. Eskerri kasko.
Huarriz 1 year ago
benetan IKARAGARRIA!!!
UxuEH 2 years ago
Uffff Uliak tente jarten dostan beste kantu bat....
Warlove26 3 years ago 2
kriston abestixa!
sorgintxo 3 years ago 2