Euskal zinea IV: Gazteen altxamendua (balore berriak)

Loading...

Sign in or sign up now!
Alert icon
Upgrade to the latest Flash Player for improved playback performance. Upgrade now or more info.
1,341
Loading...
Alert icon
Sign in or sign up now!
Alert icon

Uploaded by on Jan 1, 2009

http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/deed.eu

Informazioa: wikipedia.org eta Juan Miguel Gutiérrezen "Cine Vasco Euskal Zinea"


Gazteen altxamendua, balore berriak

Euskal Mediaren sorrerak, euskal zinearentzat ondorio kaltegarri bat ekarriko du. Arrazoi sinesgaitzak zirela medio, Euskal Mediaren finantzaketa konpromisua, ein handi batean, Angel Amigoren ekoizpenek hartu dute. Hau, euskal zine kontenporaneoa ulertzeko berebiziko izena bazen ere, azkenaldian, produktu benetan arraro eta ez oso interesgarrien bultzatzaile izan zen. Azpimarratzekoak dira, Colombia La gente de la general, Mexiko Latino bar, Argentina Loraldia, Portugal Amor e dedinhos de pè, Kuba Maite Carlos Zabala eta Eneko Olasagasti egindako koprodukzioak. Aipatutako guztietan hartu zuen parte Euskal Mediak.

1994ko irailean egindako Donostiko Zinemalditik, Euskal Media sozietate anonimoak Fundación Euskal Media del Instituto Vasco del Audiovisual izena hartu zuen. Bere egituran, kide fundatzaile lez Eusko Jaurlaritza, Euskal telebista eta Euskal Filmoteka hartzen dituelarik. Horrezgain, euskal ikus-entzunezko panorama osatzen duten hainbat talderen partehartzea ere bazuen.

Baina ez zegoen argi, aldaketa juridiko honekin, Euskal Ikus-entzunezkoaren politika aldatuko ote zen.

Eusko Jaurlaritzak Angel Amigoren proiektuei emandako laguntzak, beste ekoizle batzuei eman ahalko liratekeenak oztopatu zituen. Txepe lara eta Arantxa Lazcanoren Urte Illunak salbuespeekin.

Eusko Jaurlaritzaren inguruan biratzen zuten produktorek, garai hartan ez zuten aukera handirik ematen. Horregatik, hasiera batean Eusko jaurlaritzaren laguntza izan zuten errealizadore gazteek, euren kontura edota atzerriko produktoren laguntzarekin jardutea erabaki zuten.

Balore berri bezala ulertu daitezkeen filmen artean: Julio MedemVacas 1992, La ardilla Roja 1993. Enrique Urbizu Tu novia está loca 1987 Todo por la pasta 1992, Como ser infeliz y disfrutarlo 1994. Juanma Bajo Ulloa: Alas de Mariposa 1991 la madre muerta 1993, "Airbag" 1996. Alex de la Iglesia, Accion mutante 1993.

Teknikaren eta lengoaia zinematografikoaren alorrean heldutasun ikaragarria erakutsi zuten. Ardura gehiago erakutsi zuten, generoko zinearekiko, herriarentzako baliagarria zen zinearekiko baino, zine unibertsalaren ereduak gehiago baloratzen baitzituzten.

Thrillerra, terrorea, komiki gorea edota humorea bezalako gaiak jorratu zituzten, eta ez ezinbestean euskalduna.

2004an, Julio Medemek, La pelota vasca: la piel contra la piedra izeneko film dokumentala aurkeztu zuen. Bertan, egungo nahiz duela urte askotako euskal herriaren egoera politikoa aztertzen da, hainbat pertsonairen ikuspuntutik, hala nola Juan Jose Ibarretxe, Bernardo Atxaga, Arnaldo Otegi, Fermin Muguruza, Patxi López, Kirmen Uribe etab. luze bat. Medemek, filmean, hitz egin nahi zuen guztientzat zegoela lekua esan zuen, hain zuzen ere, haalik eta ikuspuntu gehein batzen zituen dokumentala izan zedin, baina hala eta guztiz ere, sektore batzuetako pertsonaiek ez zuten parte hartu nahi izan. Aurkeztu zen momentutik kritika latzak jaso zituen.

  • likes, 0 dislikes

Link to this comment:

Share to:
see all

All Comments (0)

Sign In or Sign Up now to post a comment!
Loading...

Alert icon
0 / 00Unsaved Playlist Return to active list
    1. Your queue is empty. Add videos to your queue using this button:
      or sign in to load a different list.
    Loading...Loading...Saving...
    • Clear all videos from this list
    • Learn more