Bizitzak ez du amore ematen
inon inola
aurrera egin gogo du
atseden gabe, zoraturik
neurririk ez baitu.
Bizitzak ez du etsitzen
ez bada muga latzetan
ez badu egiten amets oihanarekin
egiten du desertuarekin.
Eta hala, iraila igaro gorridunak
soilik elur, soilik otso
barren zabal eta izoztu
izan nahiko zukeen.
Eta izan nahiko zukeen... eguzkiak
argi huts eta zorrotz... eguzkiak
erleen memoria ahulean... eguzkiak.
Gaua berriz
hastapenetako garaiaz
oroitzen da bereziki
orduan ez baitzen gaua besterik.
Era berean sekula ez
edo beti beti beti
esanka dabil nire bihotza
erabakitzen ditu zoritxarrez
bere desira guztiak bi hitz bakarretan.
aupa gari!!!!!
katxiku 2 years ago
jajajaj bale
nereet 2 years ago
zure osaba? jajjaja ta nere idoloa!
juerganbaten presentatuu! jajajajaja
inaxioar 2 years ago 2
gari nire osaba da!
nereet 2 years ago