http://facebook.com/RuperOrdorika
Ruper Ordorika - Hamar t'erdietan (2008)
Martin Larralde
Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,
jendarme auto bat
bidean bildots artean pasatzen.
Etxe elizetan otoitzak
betiko otoitzak neguko kearen antzera
lehun igotzen.
Martin larralde ez da sekula itzuli
baina itzuli balitz
(arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen
segarroia bezala)...
Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da,
larre berdeak,
etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidean
bayonne 17 panopetik.
Jendea familia erretratuetan bezala,
larritasuneraino
perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara.
Inork ere ez du
(dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
oroimenaren
korapiloa des lotzen. Inork ere ez du
koblakaririk behar...
Martin larralde honelako egun batez hil zen
galeretan
begiak zabalik etzanda, agian, zerua
itsaso zikin bat dela esanez.
uf, one of my best loved songs ..ever! Great Ruper, great!!!
iamsureyouknowme 11 months ago