Hitzak:
Parkeko putzu denek batean
neguko euri anintzen atzean
hasi dira oroitzen zu bertan zu bertan berriz isladatzean
Gaueko bide amaieran bira
hildako amets askoren distira
iparretik hegorantz begira
begira iragan urrunera
Eta iluntzean, gau erdian, zure irudia ezabaezinean
eta argitzean, zure ondoan, berriro ez esnatzean
min egiten du
Eta bustitzen nauzu euria bezala
aurrez agertuz nire bide erdian
Hiltzen ari naizela ondoan ez zara
ur hotzez blai eginda uzten nauzu lurrean
Estali egin ninduen azala
zure itsaso urdinen kresala
nire gogo guztien ispilu
ispilu apurtu bat gaur dena
posible izan banu aldatzea
biharko eguraldien antzera
itzuliko nintzateke atzera
atzera, zurekin bizitzera
Link to this comment:
All Comments (1)